2020ko Giroa Sizilian hasiko da, lau etapekin
Italiako Giroko antolatzaileek 2020ko lasterketa Sizilian hasiko dela berretsi dute gaur. Beraz, Hungarian hasi beharrean Italiako irlan hasi eta eta bertan lehenengo lau etapak jokatuko dira.
Covid-19aren pandemiagatik atzeratu egin zen eta azkenean urriaren 3an hasiko da eta 25ean amaitu ibilbide berri batekin.
16 kilometro erlojuaren kontra Palermoko kaleetan zehar, horrela hasiko da aurtengo Giroko edizioa; ondorengo etapak ere Sizilian izango dira eta hirugarren jardunaldia Etnako Mendateko gainean amaituko da, 18 kilometroko igoera batez beste %6,8 aldapekin eta gogorrena %11koa helmugatik oso gertu.
Etapa hauek hasierako ibilbidean bazeuden, baina laugarren, bosgarren eta seigarren etapak ziren eta Hungariak alde batera egin zuenez antolatzaileek ibilbidea berregin dute. Datozen egunean RCS Sport enpresak behin betiko ibilbidea iragarriko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon