Androni, Bardiani eta Vini Zabu taldeek jaso dituzte Giroko gonbidapenak
Italiako Giroak maiatzaren 9tik 31ra bitartean jokatuko den lasterketarako hiru gonbidapenak banatu ditu ostegun honetan. Hain zuzen ere, Androni Giocattoli, Bardiani CSF eta Vini Zabu izan dira gonbidapen horien onuradunak, eta World Tourreko 19 taldeekin batera parte hartuko dute Italiako lasterketa nagusian.
Hartara, honako hauek dira Giroaren hurrengo ekitaldian (103. edizioa) izango diren talde guztiak, joan zen urtean Richard Carapazen eskutik Movistarrek irabazi zuen garaikurra eskuratzeko lehiatuko direnak:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Ag2r La Mondiale (Frantzia)
Androni Giocattoli (Italia)
Astana Pro Team (Kazakhstan)
Bahrain – Mclaren (Bahrain)
Bardiani CSF (Italia)
Bora – Hansgrohe (Alemania)
CCC Team (Polonia)
Cofidis (Frantzia)
Deceuninck – Quick-Step (Belgika)
EF Pro Cycling (Ameriketako Estatu Batuak)
Groupama – FDJ (Frantzia)
Israel Start-Up Nation (Israel)
Lotto Soudal (Belgika)
Mitchelton – Scott (Australia)
Movistar (Espainia)
NTT Pro Cycling Team (Hegoafrika)
Team Ineos (Erresuma Batua)
Team Jumbo – Visma (Herbehereak)
Team Sunweb (Alemania)
Trek – Segafredo (Ameriketako Estatu Batuak)
UAE Team Emirates (Arabiar Emirerri Batuak)
Vini Zabu (Italia)
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon