Dumoulin, garaile Giroan; erlojupekoa, Van Emdenentzat
Tom Dumoulinek (Team Sunweb) irabazi du Italiako Giroa, 21. etapako 29,3 kilometroko erlojupeko lauan aurkariak baino hobea izan ostean. Amestutako etapa izan du holandarrak laugarren postutik lehenengora salto egiteko, 53 segundoko aldeari buelta emanda. Nairo Quintanari (Movistar) kendu dio maglia arrosa Milaneko helmugan.
Jos Van Emdenentzat (LottoNL-Jumbo) izan da etapa garaipena, 33' 8''-ko denbora eginda. Bi ordu baino gehiagoz egon da etapa amaieraren zain, hau da, Dumoulinek zein denbora egiten zuen zain. Azkenean, bigarrena izan da garailearen herrikidea, helmugan 15'' galduta.
Lehenengo aldiz irabazi du Herbeheretako txirrindulari batek Italiako Giroa, eta lehenengo itzuli handia izan da Dumoulinentzat. Erlojuaren aurkako lanean eta aldapan gora bikain eutsita lortu du garaipena, nahiz eta taldearen laguntza ez izan.
Garaipen orokorraz gain, Duomon podiumeko beste bi koskak ere zeuden jokoan. Dumoulinen denborarekin, italiarra eta kolonbiarra bigarren postuaren lehian izan dira. Nabarmena izan da hiru asteteetan zehar indar asko gastatu direla.
Kasu honetan ez dira pronostikoak bete, eta Vincenzo Nibalik (Bahrain-Merida) Dumoulinek baino 54 segundo gehiago behar izan ditu erlojupekoa bukatzeko. Quintanak, aldiz, 1' 24'' behar izan ditu. Hala ere, bigarren postuari eusteko denbora nahikoa izan da.
Sailkapen orokorrean, beraz, Nibali 31''-ra geratu da, eta Quintana 40''-ra. Thibaut Pinotek (FDJ) hirugarren postuan hasi du etapa, baina erlojupeko txarraren ondorioz laugarrenean bukatu du, 1' 17''-ra.
21. ETAPAKO SAILKAPENA
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon