Landa, hirugarrenean irabazle
Mikel Landak (Sky) irabazi du Italiako Giroaren 19. etapa. Bi aldiz bigarren egin ostean, Nibali eta Van Garderen atzetik, arabarra garaile izan da 100. Giroaren igoeran bukatu den azken etapan.
Gainera, Skyko txirrindulariak mendiko maillota sendotu du.
Sailkapen orokorreko borrokan, Nairo Quintanak (Movistar) liderraren maglia arrosa eskuratu du. Kolonbiarrak 38 segundoko aldea dauka Tom Dumoulinekin (Team Sunweb).
Holandarrak ahultasuna erakutsi du etaparen azken igoeran (1. maila). Lehenago, Dumoulin eta faboritoen artean aldea zabaldu da. Berriz ere, egoera bitxi bat izan da, polemikak inguratuta. Dirudienez, liderra bide bazterrean txiza egiteko geratu den momentua aprobetxatu dute faboritoek erasoa jotzeko. Berriz bat egiteko indarrak gastatuta, azken igoeran atzean geratu da.
Txirrindulariek 191 kilometroko etapa bete dute San Candido eta Piancavallo artean, hiru mendaterekin: 3. mailako bat, 2. mailako beste bat eta 1. mailako azken igoera.
Pello Bilbao (Astana) ihesaldia egon da, eta laugarren helmugaratu da.
19. ETAPAKO SAILKAPENAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon