Nibali garaile Risoulen; Nieve bigarren, eta Chaves, lider
Vincenzo Nibali (Astana) italiarra gailendu da Italiako Giroko 19. etapan. Guztira, 162 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Pinerolo eta Risoul artean. Etapa ikusgarria izan da, eta sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu: Esteban Chaves (Orica-GreenEdge) da orain lider berria, Steven Kruijswijk orain arteko liderrak izandako erorikoaren ostean.
Etapan erorikoak, ezustekoak, erasoak eta estrategia izan dira nagusi. Nibalik erakustaldia eman du eta bakar-bakarrik agertu da Risouleko helmugan.
Kruijswijkek eroriko ikusgarria izan du Col del Agnelloeta bakarrik geratu da azken 50 kilometroetan. Azkenean maglia arrosa utzi egin behar izan du, baina biharko ondo errekuperatuz gero, lider postua berreskuratzeko borrokan jarrai dezake. Bestalde, Alejandro Valverdek (Movistar) asko sufritu eta podiumeko postua galdu du. Laugarren da orain espainiarra.
Mikel Nievek etapa bikaina egin du eta bigarren sartu da helmugan, Nibaliren atzetik.
Larunbatean 20. etapa jokatuko dute; 134 kilometro Guillestre eta Sant'Anna di Vinadio artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon