Valverdek irabazi du etapa eta Kruijswijkek lidergoa sendotu du
Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Italiako Giroaren hamaseigarren etapa eta Steven Kruijswijkek (Lotto Jumbo) lidergoa sendotu du. Bressanone eta Andalo arteko etapak 132 kilometroko ibilbidea izan du, eta aldeak eragin ditu faboritoen artean.
Valverde eta Kruijswijk liderra batera iritsi dira azken metroetara eta murtziarra nagusitu da esprintean. Ilnur Zakarin izan da hirugarren, 8 segundora, Esteban Chavesek (Orica-GreenEdge) 42 segundo galdu ditu, eta Vincenzo Nibalik (Astana) 1'47" galdu du etapako lehen bi sailkatuekiko. David Lopez (Sky) euskal txirrindularia seigarren izan da 16. etapan.
Steven Kruijswijk da sailkapen nagusiko liderra, hiru minutu ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Esteban Chavesi eta 3'23"ko abantaila du hirugarren postuan den Alejandro Valverderekiko. Nibali laugarren postuan da, liderrarengandik 4'43"ra.
16. etapako sailkapena:
1. Alejandro Valverde (Spain / Movistar) 2:58:54"
2. Steven Kruijswijk (Netherlands / LottoNL) ST
3. Ilnur Zakarin (Russia / Katusha) +8"
4. Diego Ulissi (Italy / Lampre) +37"
5. Bob Jungels (Luxembourg / Etixx - Quick-Step)
6. David Lopez (Basque Country / Team Sky) +38"
7. Sergey Firsanov (Russia / Gazprom)
8. Esteban Chaves (Colombia / Orica) +42"
9. Rafal Majka (Poland / Tinkoff) +50"
10. Domenico Pozzovivo (Italy / AG2R) +1:47"
11. Vincenzo Nibali (Italy / Astana) +1'47"
Sailkapen nagusia:
1. Steven Kruijswijk (Netherlands / LottoNL) 63:40:10"
2. Esteban Chaves (Colombia / Orica) +3:00"
3. Alejandro Valverde (Spain / Movistar) +3:23"
4. Vincenzo Nibali (Italy / Astana) +4:43"
5. Ilnur Zakarin (Russia / Katusha) +4:50"
6. Rafal Majka (Poland / Tinkoff) +5:34"
7. Bob Jungels (Luxembourg / Etixx - Quick-Step) +7:57"
8. Andrey Amador (Costa Rica / Movistar) +8:53"
9. Domenico Pozzovivo (Italy / AG2R) +10:05"
10. Kanstantsin Siutsou (Belarus / Dimension Data) +11:03"
n Data) +11:03"Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon