Boemek amaiera biribila eman dio ihesaldiari
Nicola Boem nagusitu da Italiako Giroaren 10. etapan (200 kilometro, Civitanova Marche eta Forli artean) eta Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) lidergoari eutsi dio.
Bardani taldeko italiarrak amaiera biribila eman dio aurreneko kilometroan sortutako ihesaldiari. Esprintean Matteo Busatop (Southeast) eta Alessandro Maluguti (Nippo) gainditu ditu.
Tropela minutu batera helmugaratu da eta Richie Porte australiarrari gurpila zulatu zaio amaierarako bost kilometroren faltan eta 44 galdu ditu. Contadorrek lidergoan jarraitzen du. Fabio Aru italiarra bigarren dago, hiru segundora, eta Mikel Landa arabarra hirugarren postuan dago, 46ra.
Asteazkenean 11. etapa jokatuko da. Jardunaldiak 153 kilometro izango ditu Forli eta Imola artean.
Porte, zigortuta
Richie Portek bi minutuko zigorra jaso du gurpila zulatu zaionean Simon Clarkek (Orica-GreenEdge) berea utzi diolako. Gauzak horrela, Alberto Contador liderra urrunago du australiarrak, 3:09ra hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon