Battaglinek bigarrena eman dio Bardianiri, Oropan
Enrico Battaglinek (Bardiani-CSF) Italiako Giroaren 14. etapa irabazi du. Dario Cataldo (Sky) eta Jarlinson Pantanori (Colombia) gailendu zaie esprintean, nagusitasunez eta atzetik. Rigoberto Uranek (Omega Pharma-Quick Step) maglia rosa mantendu du, baina segundu batzuk galdu ditu sailkapen orokorreko aurkariekin.
Battaglinek bigarren garaipena jarraian eman dio bere taldeari. Atzo Canolak lehenengoa eman zion Bardianiri, eta etxeko lanak soberan bete ditu Giroan. Eskenatokia Oropako Santutegia izan da, Pantianiri eskainia.
Aurreko hirurak ihesaldian sartu diar, eta buruan heldu dira helmugara. Guztira, 21ek osatu zuten ihesaldia: Battaglin, Cataldo eta Jarlisonekin batera, Valerio Agnoli (Astana), Axel Domont (Ag2r), Marco Frapporti, Emanuele Sella (Androni-Venezuela), Martijn Keizer (Belkin), Manuel Quinziato (BMC), Paolo Longo Borghini (Cannondale), Mattia Cattaneo, Jan Polanc (Lampre-Merida), Tim Wellens (Lotto Belisol), Julien Vermote (Omega Pharma-Quick Step), Ivan Santaromita (Orica-GreenEdge), Albert Timmer (Giant Shimano), Perrig Quemeneur (Europcar), Edvald Boasson Hagen (Sky), Nicolas Roche (Tinkoff-Saxo), Danilo Hondo (Trek), Yonathan Monsalve (Neri Sottoli).
Atzetik, lasai joan zen etapa, azken igoerara arte. Rigoberto Uran seguru eta babestuta ibili zen. Azkenean, hala ere, Domenico Pozzovivok (Ag2r) liderrari erasoa jo zion. Nairo Quintanak (Movistar) jarraitu zion, Gorka Izagirrerekin batera, eta aldea ireki zuten kolonbiarrarekin. Helmugan, Rafal Majka (Tinkoff-Saxo) batu zen. Uran, baina, egoera konpondu eta segundu gutxi batzuk galdu zituen. Cadel Evans (BMC) berarekin helmugaratu zen.
14. ETAPAKO SAILKAPENAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon