Michael Rogersek maila handiko garaipena lortu du
Michael Rogers (Tinkoff Saxo) txirrindulariak erdietsi du garaipena Italiako Giroko 11. etapan, Collecchio eta Savona herrien artean. Cadel Evansek (BMC) jarraitzen du lider moduan.
Australiarrak 2. Mailako Naso di Gatto mendatean jo du erasoa, helmugatik 27 kilometrotara, eta erlojupekoa izango balitz bezala, buru-belarri aritu da helmugaratu arte.
Rogersek erasoa jo aurretik ihesaldi bat izango dugu protagonista hainbat lagunekin, tartean, Romain Sicard, baina tropelak bertan behera bota du.
Ostegunean Barbaresco eta Barolo herrien artean 49,1 kilometrotako erlojupekoa jokatuko da, faboritoentzat egun inportantea beraz.
11. etapa:
.1. Michael Rogers (AUS) Tinkoff-Saxo 5:48:07
.2. Simon Geschke (ALE) Giant-Shimano 10ra
.3. Enrico Battaglin (ITA) Bardiani d.b
.4. Wilco Kelderman (HOL) Belkin d.b
.5. Gianluca Brambilla (ITA) Omega Pharma d.b
.6. Moreno Moser (ITA) Cannondale d.b
.7. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin d.b
.8. Matteo Rabottini (ITA) Neri Sottoli d.b
.9. Fabio Duarte Arevalo (COL) Colombia d.b
10. Alexis Vuillermoz (FRA) AG2R d.b
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon