Pieter Weeningek irabazi du, ihesaldiaren ondoren
Pieter Weeningek (Orica-GreenEdge) Italiako Giroaren 9. etapa irabazi du, Lugo eta Sestola artean, 174 kilometroren ostean. 2. mailako mendatean bukatu da etapa. Cadel Evansek (BMC) sailkapen orokorreko lidergoa mantendu du.
Herbeheretakoa ihesaldian sartu zen, beste hamahiru txirrindularirekin, eta bukaerara arte eutsi zuen. Davide Malacarnerekin (Europcar) heldu zen, eta bera baino azkarragoa izan zen helmugan. Atzetik, Domenico Pozzovivok (Ag2r) ia minutu erdia kendu zion Cadel Evansi.
Ihesaldiko protagonistak honako txirrindulariak izan ziren: Berard (AG2R), Rodríguez eta Bandiera (Androni), Barbin (Bardiani), Tanner (Belkin), Gatto (Cannondale), Bono (Lampre-Merida), Duque (Colombia), Monsalve (Neri Sottoli), Van der Sande (Lotto-Belisol), Weening (Orica-GreenEdge), Malacarne (Europcar), Puccio (Sky) eta Vorganov (Katiuxa).
9. ETAPAKO SAILKAPENAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon