Igor Gonzalez de Galdeano: 'Borrokatzen jarraituko dugu'
Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadiko managerrak "Italiako Giroan taldeak oraindik gauza asko esateko" dituela argi utzi du. Samuel Sanchezek ezin izan zuen onenen artean egon Altopiano del Montasion bukatu zen etapan, baina talde laranjako managerrak 10. etapan gertatutakoari garrantzia kendu nahi izan dio.
Gonzalez de Galdeanoren ustez, taldeak ez du oraindik amorerik emango eta "gogor borrokatzen jarraituko du". "Gure helburua etapa garaipena lortzea da, eta orain garrantzitsuagoa da, eta lortzeko borrokatuko dugu", esan du.
Samuel Sanchez ilusio handiarekin heldu da Italiako Girora, sailkapen nagusian postu ona lortzera, baina Asturiaseko txirrindulariari oso aldapa gora jarri zaio Italiako itzulia. ‘Samu’ 7 minutu eta 46 segundora dago sailkapen nagusian, 26. postuan. "Taldearen apustua zen, baina hankek ez badute erantzuten ezin da ezer egin. Taldearen errendimenduarekin eta jarrerarekin gustura nago", esan du Igor Gonzalez de Galdeanok.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon