Mads Pedersen, ihesaldi jendetsuko indartsuena Foixen, eta Torstein Traeen, lider berria
Hogeita hamar bat txirrindularik, tartean Ion Izagirrek, eguneko ihesaldia osatu dute, tropelak egiten utzi baitie. Azken zatian, Col de Montseguretik aurrera, erasoak hasi dira ihesaldi horretan parte hartu dutenen artean, eta Danimarkako txirrindularia izan da azkarrena amaieran.
Torstein Træen (Uno-X Mobility) norvegiarra, Tourreko lider berria. Argazkia: EFE
Mads Pedersen (Lidl-Trek) txirrindulari daniarrak irabazi du astearte honetan Frantziako Tourraren laugarren etapa, Carcasona eta Foix artean jokatu dena (181,9 kilometro), Raul Garcia Pierna (Movistar Team) espainiarra eta Torstein Træen (Uno-X Mobility) norvegiarra esprintean mendean hartuta.
Ion Izagirre (Cofidis) txirrindulari ormaiztegiarra ihesaldian sartu da, baina erasoen ostean, atzean geratu da, azken kilometroetan.
Baina, zalantzarik gabe, eguneko protagonista nagusia, etapa irabazleaz haratago, Torstein Træen norvegiarra da, Frantziako Tourrean parte hartu duen bigarren aldian, eta 2025eko Vueltako sailkapen nagusian bederatzigarren izan ondoren, lider jarri baita, faborito nagusiei minutu dezenteko aldea aterata.
Tropel nagusia 13 minutura helmugaratu da, lasai, bat eginda. Sailkapen nagusia erabat irauli da. Torsteinek agintzen du, Quinnek jarraitzen dio denbora berarekin eta ondoren Vacek txekiarra 3:50era. Pogacar laugarren agertzen da 7:53ra, faboritoen buruan. Torstein hirugarren lider norvegiarra da Tourrean, Thor Hushov eta Alexander Kristoffen ostean.
Carcasona 40 gradu inguruko labea zen. Beroa aurkaria bihurtu da tropelarentzat, ausartenentzat markatutako jardunaldi batean. Bitartean, "eskuzabaltasun" adibide batean, UCIk indarberritzeko guneak areagotzea erabaki du, beroaren ondorio suntsitzaileei aurre egiteko.
Berehala eskastu da tropela 34 txirrindulariko espedizio batekin. Sailkapen nagusiko izenek lizentzia eman diete etapa ehiztariei, maillot berdea irabazteko hautagaiei eta hainbat txirrindulari ausarti.
Garaipena aurrean zegoen talde nagusiaren jarrera ikusita, Coudons gailurrean 7:15 galduta (2. mailako mendatea, 10,9 km % 5,5era), ibilbide erdian. Mendatetik Tratnik eta Vacek igaro dira lasterketa-buruan, baina eguneko azken igoeran hondoratu dira, Col de Montsegurren (2. mailakoa, 6,9 km % 6,1era), non garaipenerako borrokan 10 laguneko taldea geratu da aurrean.
Tontorretik, Montsegur gotorleku ospetsutik, 35 kilometroko jaitsiera geratzen zen Foixeraino. Tropel nagusia 12 minutura zegoen. Hamar gizon loriaren bila Foixen, Okzitania eskualdeko herrian.
Pedersenek lan erraza zuen ihesaldia errentagarri egiteko, taldeko azkarrena baitzen. Azken bihurgunean Vauquelinek erasoa jo du, baina danimarkarraren erantzuna izugarria izan da.
Pedersenek 60 garaipen lortu ditu, horietatik bost Giroan, lau Vueltan eta bi Tourrean. Denboraldi honetan, lehenengoa erdietsi du Foixen, eta, gainera, puntukako maillot berdea jantzi du. Hori da bere helburu nagusia. Lehen urrats erraldoia eman du.
Mads Pedersen, etapa garailea
Garaipen hau nire taldearen maisulana izan da
"Zalantzarik gabe, garaipen hau nire taldearen maisulana izan da. Asko sufritu dut azken igoeran. Quinn (Simmons) eta Mathias (Vacek) zoragarri aritu dira niri erritmoa markatzeko garaian, gailurra baino lehen denbora gehiegi gal ez genezan, eta gero makina gisa lan egin dute handik helmugara arte. Esfortzu izugarria eta talde garaipen handia gaur!", esan du hunkituta Pedersenek.
"Elkarrizketa ona izan dut gure managerrarekin, Luca Guercilenarekin, etapa hasi aurretik. Berarentzat etapa bat irabazteko eskatu dit, ahal izanez gero Tourraren hasieran, eta bagenekien hau egun ona izan zitekeela niretzat. Garaipen hau Lucarentzat da, elkarrekin igaro ditugun urte on guztiengatik. Oso eskertuta nago nigatik egin duen guztiagatik", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.