Rino Matarazzok Realarekin berritu du, 2027-2028 denboraldiko amaierara arte
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak, berritzea baieztatuta, nabarmendu du “pozik” dagoela orain arte egindako lanarekin, eta etorkizunari ilusioz begiratzen diola: “Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, esan du.
Rino Matarazzok Realean jarraituko du, gutxienez 2028ra arte. Argazkia: Europa Press.
Rino Matarazzo Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinarekin zuen kontratua berritu du, 2027-2028 denboraldiko amaierara arte, asteartean euskal klubak iragarri duenez.
Testuinguru horretan, entrenatzaile estatubatuarrak denboraldi batez luzatu du Realarekin lotzen zuen kontratua. Matarazzo 2025eko abenduan iritsi zen Realera, Sergio Franciscoren ordez, eta, lau hilabeteren buruan, lortu zuen euskal taldeak Errege Kopa irabaztea; izan ere, Donostiako taldeak Atletico Madril menderatu zuen, apirilean, Sevillan, txapelketako finalean. EA Sports Ligari dagokionez, Realak, Matarazzok zuzenduta, azkar egin zuen aurrera; berehala utzi zituen atzean sailkapeneko behealdea, Europako postuetatik oso gertu kokatu zen, eta, jardunaldi gutxi batzuk gelditzen zirela, hurrengo Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ere izan zuen.
Realaren web orriak jasotako adierazpenetan, Rino Matarazzo pozik azaldu da orain arte egindako lanarekin, eta nabarmendu du etorkizunari ilusioz begiratzen diola: “Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, adierazi du.
“Ez dut inolako arazorik exijentziarekin edo listoia altua izatearekin. Zintzo esanda, presiopean oso ondo lehiatzen dugu. Aurten izango ditugun lehiaketek ilusio handia pizten digute, eta egunero geure buruari ahalik eta gehien eskatuko diogu helbururik handienak lortzeko”, azpimarratu du Matarazzok.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.