Romain Bardet frantziarra nagusi izan da Pico Villuercas mendatean
Romain Bardet (DSM) frantziarrak irabazi du Vueltako hamalaugarren etapa, Don Benito eta Pico Villuercas artean jokatu dena (165,7 kilometro). Odd Christian Eiking norvegiarrak (Intermarché), bere aldetik, liderraren maillot gorriarekin jarraituko du beste egun bat gehiagoz.
Bardetek helmugatik 6 kilometrora egin du eraso eguneko ihesaldiko txirrindularien artetik, eta bakar-bakarrik egin du azken igoera.
Irabazlearengandik 44 segundora Jesus Herrada (Cofidis) espainiarra eta Jay Vine (Alpecin Fenix) australiarra helmugaratu dira.
Faboritoen tropela 10:25era sartu da, Miguel Angel Lopez kolonbiarra buru zela, eta honek 4 segundo urratu dizkie sailkapen nagusiko aurkari zuzenei, hau da, Primoz Roglic, Enric Mas, Egan Bernal eta Jack Haigi.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Odd Christian Eiking Roglicen taldetik 20 segundora sartu da eta, beraz, maillot gorria soinean duela izango da beste egun batez. Haren atzetik Guillaume Martin frantziarra dago, 54 segundora; Roglic 1:36ra eta Enric Mas 2:11ra.
Itzuliko hamabosgarren etapak Navalmoral de la Matatik El Barracora eramango du tropela 197,5 kilometroko ibilbidean zehar.
14. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - BARDET Romain (Team DSM) 4:20:36
2 - HERRADA Jesús (Cofidis) +0:44
3 - VINE Jay (Alpecin-Fenix) d.b.
4 - PIDCOCK Thomas (INEOS Grenadiers) +1:12
5 - CHAMPOUSSIN Clément (AG2R) +1:14
6 - HOLMES Matthew (Lotto Soudal) +1:16
7 - ZEITS Andrey (BikeExchange) +1:19
8 - GENIETS Kevin (Groupama) +1:46
9 - PRODHOMME Nicolas (AG2R) +2:04
10 - TRATNIK Jan (Bahrain) 2:15
SAILKAPEN NAGUSIA 14. ETAPAREN OSTEAN:
1 - EIKING Odd Christian (Intermarché) 55:03:17
2 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:54
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:36
4 - MAS Enric (Movistar) +2:11
5 - LÓPEZ Miguel Ángel (Movistar) +3:04
6 - HAIG Jack (Bahrain) +3:35
7 - BERNAL Egan (INEOS) +4:21
8 - YATES Adam (INEOS) +4:49
9 - KUSS Sepp (Jumbo) + 4:59
10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +5:31
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.