Matthew Brennanek Espainiako Vueltako azkarrena izaten jarraitzen du, eta lau garaipen daramatza esprintean
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak, asteartean, lasterketako 81. ekitaldiko hamaseigarren etapa irabazi du, Palos de la Fronteran. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik, eta Enric Masek lehen postuari eutsi dio; 2:06ko aldea du Gallekiko, eta 2:10 Roglicekiko.
Brennanek lau etapa garaipen daramatza Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE.
Matthew Brennan Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak 2026ko Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa irabazi du, esprintean, Palos de la Fronteran, asteartean. Eguna amaituta, Enric Mas Movistarreko ziklistak saiklapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du; sailkapen nagusi horretan, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
Brennanek lau garaipen daramatza, dagoeneko, 81. Espainiako Vueltan; beste behin, ezin hobeto baliatu du bere taldeak egindako lan bikaina, bereziki azken kilometroan Wout van Aertek burututakoa. Brennanek berretsi du onena dela lasterketan dauden esprinterren artean, nagusitasunez gailendu da, eta merezita irabazi du.
2026ko Espainiako Vueltan, asteazkenean, hamazazpigarren etapa izango da jokoan: Dos Hermanas-Sevilla, 185 kilometrokoa. Baliteke horretan Brennanek beste aukera bat izatea, kontuan izanik ibilbide laua izango duela.