2027ko Espainiako Vuelta Santiagotik aterako da eta irailean hasiko da
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa" batekin hasiko da.
Espainiako Vueltaren 2027ko edizioa Galiziatik aterako da, Santiagotik hain zuzen ere, eta ohiko datetatik kanpo lehiatuko da, irailaren 4tik 26ra, antolatzaileek igande honetan baieztatu dutenez.
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa batekin" abiatuko da. "Gutxienez lau etapa egongo dira, eta asmoa Galiziako lau probintzietan egotea da", azaldu du Javier Guillen lasterketako zuzendari nagusiak.
Gainera, hurrengo edizioan data aldaketa egongo da. Abuztuan hastera ohituta, oraingoan irailean hasiko da, Errepideko Munduko Txapelketek euren datak aurreratu dituztelako (abuztuaren 24tik irailaren 5era).