ESPAINIAKO VUELTA - 19. ETAPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei

Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta. 

VÉLEZ-MÁLAGA (ESPAÑA), 11/09/2026.- El ciclista irlandés Edward Dunbar celebra la victoria conseguida en la 19ª etapa de la Vuelta ciclista España disputada entre Vélez-Málaga y Peñas Blancas (Estepona) de 210 kilómetros. EFE/Javier Lizón

Eddie Dunbar (Pinarello-Q36.5) irlandarrak irabazi du Malaga eta Peñas Blancas mendatea bitartean lehiatu den Espainiako Vueltako 19. etapa, 210,8 kilometroko ibilbidea izan duena.

Gaurkoan, tropelak iheslari taldeari bidea egiten utzi dio, eta hainbat txirrindulari izan dira lasterketaren buruan. Santiago Buitrago (Bahrain Victorious) kolonbiarrak erasoa jo du helmugarako bi kilometroren faltan, baina Dunbarrek, atzetik aurrera eginda, bukaerarako 500 metro falta zirenean harrapatu du, eta, bitan pentsatu gabe, aurrera jo du, mendiko elastikoaren jabeari bere gurpilari jarraitzeko aukerarik eman barik.

Horrela, txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, eta Buitrago bigarren postuarekin konformatu behar izan da. Urko Berrade (Kern Pharma) nafarra, berriz, laugarren izan da, lasterketa ona eginda, Thomas Gloag (Pinarello-Q36.5) britainiarraren atzetik.   

Faboritoen taldeari dagokionez, oilar guztiak batera helmugaratu dira, bost minutura, eta, ondorioz, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, Primoz Roglic eta Richard Carapaz erasokor aritu badira ere. Enric Mas liderrak nagusitasunez erantzun die eraso-saiakera guztiei, indartsuena bera dela berretsita, eta, horrenbestez, eskuan dauka Espainiako Vuelta.

Vuelta a España
Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X