Magnus Cort Nielsen, garaile Madrilen; Quintana, Vueltan irabazle
Nairo Quintana (Movistar) izan da Espainiako Vueltaren irabazlea, 21. eta azken etaparen ostean, Las Rozas eta Madril artean. Magnus Cort Nielsenek (Orica-BikeExchange) irabazi du esprinta.
Danimarkarraren bigarren garaipena da (Gandian irabazi zuen), eta Australiako taldearen laugarrena. Madrilen, Danielle Bennati (Tinkoff) baina azkarragoa izan da, talde esprint estuan.
Movistarreko liderra 1987tik irabazten duen lehenengo kolonbiarra da. Lucho Herrerak egin zuen orduan. Chris Froome britainiarra (Sky) eta Esteban Chaves kolonbiarra (Orica) sartu dira podiumean.
Omar Frailek (Dimension Data) eskuratu du mendiko maillota. Puntuena Fabio Fellinerentzat (Trek) izan da, eta talderik onena BMC izan da.
21. ETAPAKO SAILKAPENAK