Espainiako Itzulia korrituko duela konfirmatu du Alberto Contadorrek
Alberto Contador txirrindulariak Espainiako Itzulia korrituko duela konfirmatu du, baina "modu ezberdinean".
Contadorrek berak konfirmatu du parte-hartzea, Twitterren jarritako mezu eta bideo baten bidez. Bideoan eskuin belaunean benda duela agertzen da.
Pintoko txirrindularia Frantziako Tourrean erori zen, eta lasterketa utzi egin behar izan zuen, tibia hautsita. Handik gutxira, uztailaren 23an, Espainiako Itzulia ez zuela korrituko iragarri zuen Twitterren.
Azkenean, Contadorri ez zioten ebakuntzarik egin, eta errekuperazio prozesu kontserbadorea egin zuen, emaitza onak lortuz: “Hamar egun daramatzat bizikletan eta atzo, lehen aldiz, mendate bat igo nuen belaunean minik sentitu barik”.
Lehiari dagokionez, madrildarrak argi utzi du ez dagoela Itzulia irabazteko moduan: "Itzulia modu diferentean planteatu beharko dut, baina parte-hartzea ondo etorriko zaidala usted ut, batez ere denboraldi amaierari begira", adierazi du 31 urteko eskalatzaileak.