Berna-hezurra hautsita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Contadorri ez diote ebakuntzarik egingo

Azkenean, "tratamendu kontserbadorearekin" gainditu beharko du Pintoko txirrindulariak lesioa.
Contadorri ez diote ebakuntzarik egingo. Argazkia: EFE

Alberto Contadorri ez diote ebakuntzatik egin beharko. Txirrindulariak Frantziako Tourra utzi behar izan zuen, 10. etapan, erorikoa izan eta berna-hezurra hautsi eta gero.

Madrilera gaur heldu da Tinkoff taldeko txirrindularia, eta hainbat proba egin dizkiote. Azkenean, "tratamendu kontserbadorearekin" gainditu beharko du Pintokoak lesioa.

"Kostata iritsiko naiz Espainiako Itzulira", esan du Contadorrek. Hala ere, madrildarraren helburua Vueltan (abuztuaren 23tik irailaren 14ra) parte-hartzea izango da.

Zauria zaindu eta berehala (hamar egun barru, gutxi gorabehera) bizikletara igoko da berriro ere Contador.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X