Agurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cofidisek ezustekoa eman dio Ion Izagirreri, bere agurrerako bereziki prestatutako bizikletarekin

Taldeak omenaldi berezia egin nahi izan dio Ormaiztegikoari, profesional gisa bere azken lasterketa korrituko duen egunean. 

LIZARRA (NAVARRA), 04/04/2026.- Ion Izagirre del equipo Cofidis gana la XXVII edición del Gran Premio Miguel Indurain este viernes, en Lizarra (Navarra). EFE/ Villar López

Ion Izagirre. Artxikoko argazkia: EFE.

Txirrindulari berezi batentzako bizikleta berezia. Cofidisek opari berezia egin nahi izan dio Ion Izagirreri profesional gisa egin duen azken lasterketa ofizialean.

Larunbat honetan, Lombardian, Izagirrek bere ibilbide profesionaleko azken lasterketa korrituko du, eskumuturreko lesio bat izan eta egun gutxira. Hasiera batean, eta lesio horren ondorioz, agurra aurreratuko zuela zirudien, baina ferula batekin arituko da bertan, eta bere taldeak berarentzat bereziki diseinatutako bizikleta batekin.

Bizikletak ikurrinak ditu aurreko urkilan eta atzekoan, goiko zorroan eta gurpilen hagunetan.

Honela jaso du Ion Izagirrek bere bizikleta: 

Publizitatea
X
Publizitatea
X