Jon Agirrek beste bi urterako berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin
Zumaiako txirrindularia talde laranjaren erreferentzia gisa finkatu da eta 2026ko urte bikaina osatzen ari da.
Jon Agirrek beste bi urtez luzatu du Euskaltel-Euskadirekin zuen kontratua, 2028. urtearen amaierara arte. Zumaiako txirrindularia, mendian eta itzulietan espezializatua, talde laranjaren erreferentzia gisa finkatu da, eta 2026. urte bikaina betetzen ari da.
Bere emaitza onen artean, Clàssica Terres de l 'Ebre klasikoan lortutako bigarren postua nabarmentzen da, GP Beirasen 12. postua, Turkiako Tourrean 14. postua, O Gran Camiñon 15. postua eta Esloveniako Tourrean 17. postua lortzeaz gain. Agirre iaz iritsi zen Euskadi Fundaziora, Kern Pharma taldetik, afizionatuen euskal pelotioiean hazi ondoren.
Kontratua luzatu eta gero, Agirrek aitortu du "oso pozik" dagoela "etxeko taldean beste bi urtez aritzeko aukera dudalako. Oso gustura nago. Konfiantza handia ematen didate hemen, Jorgek berak (Azanza), eta horrek asko laguntzen dit txirrindulari moduan hobetzeko. Eta non etxean baino hobeto, urteek aurrera egin ahala hobetzen jarraitzeko. Taldea ere gora doa, gero eta itxura hobea ematen ari da. Azken finean, oso polita da etxeko taldean lehiatzea. Maillot laranja janzteak eta etxeko lasterketetan kamiseta laranjak ikusteak aurrera egitera bultzatzen zaitu, gogo eta ilusio handiarekin", adierazi du.
Bere aldetik, Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak, azaldu duenez, "Jon berritzea oso garrantzitsua da guretzat. Taldearen kirol buru nagusietako bat izaten da errepideak maldan gora jotzen duenean eta ibilbide menditsuak iristen direnean. Gaitasun handiko txirrindularia da itzulietan eta saio menditsuetan, eta, beraz, bi urte gehiago izateak berme handia ematen digu eskakizun egutegiari aurre egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2027ko Espainiako Vuelta Santiagotik aterako da eta irailean hasiko da
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa" batekin hasiko da.
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Küngek irabazi du erlojupekoa eta Masek lidergoa mantendu du
Enric Masek maillot gorria mantendu du El Puerto de Santa María eta Jerez de la Frontera arteko erlojupekoan. Primoz Roglicek aldea murriztu du, baina ez lidergoa arriskuan jartzeko adina. Stefan Küngek irabazi du etapa denborarik onena eginda.