Xabier Berasategik Euskaltel-Euskadirekin berritu du, 2028ra arte
“Oso berezia da laranjaz jantzita lehiatzea, eta etxeko taldean txirrindularitzan hazten jarraitzea”, adierazi du 26 urteko txirrindulari gipuzkoarrak. 2026ko denboraldian, lortutako UCI puntuei erreparatuta, Euskaltel-Euskadiko ziklistarik onena da.
Xabier Berasategik gutxienez 2028ra arte jarraituko du Euskaltel-Euskadin. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak Euskaltel-Euskadirekin berritu du, 2028ra arte, ostegunean euskal taldeak iragarri duenez. “Oso berezia da laranjaz jantzita lehiatzea, eta etxeko taldean txirrindularitzan hazten jarraitzea”, adierazi du, berritze hori hizpide, 26 urteko txirrindulari gipuzkoarrak. Akordio garrantzitsua da, kontuan izanik 2026ko denboraldian, lortutako UCI puntuei erreparatuta, Berasategi Euskaltel-Euskadiko ziklistarik onena baita.
Berritzea baieztatuta, Berasategi Norvegian arituko da, Arctic Race lasterketan, abuztuaren 13tik 16ra bitartean, eta Bretainiako Klasikoan, hilaren 30ean. Euskal ziklistak esperientzia du itzuli handietan, 2024ko Espainiako Vueltan parte hartu baitzuen.
“Taldeak babes eta konfiantza handia eman dit, eta oso eskertuta nago. Motibazioz eta ilusioz beteta nago taldeari ahal dudan guztia emateko eta datozen bi urteetan lorpen handiak erdiesteko", nabarmendu du Berasategik. Jorge Azanza Euskaltel-Euskadi taldearen kirol arduradunaren iritziz, berritzea "albiste bikaina da talderako. Etxeko txirrindularia da, gure harrobian osoki sortua, egituraren barruan pausoz pauso hazten joan dena, kirol erreferentzia bihurtu arte”.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2027ko Espainiako Vuelta Santiagotik aterako da eta irailean hasiko da
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa" batekin hasiko da.
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Küngek irabazi du erlojupekoa eta Masek lidergoa mantendu du
Enric Masek maillot gorria mantendu du El Puerto de Santa María eta Jerez de la Frontera arteko erlojupekoan. Primoz Roglicek aldea murriztu du, baina ez lidergoa arriskuan jartzeko adina. Stefan Küngek irabazi du etapa denborarik onena eginda.