Pirinioetako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostolazak irabazi du Pirinioetako etapa nagusia, eta lider jarri da

Ostolazak erasoa jo du Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan, ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak atzean utzita.
Usoa Ostolaza. Argazkia: Basque Team.
Usoa Ostolaza. Argazkia: Basque Team.

Usoa Ostolaza Laboral Kutxako gipuzkoarrak irabazi du larunbat honetan Pirinioetako Tourreko bigarren etapa. Zarauztarra argi eta garbi gailendu da etapa nagusian, eta sailkapen nagusiko lidergoa eskuratu du horrela.

Ostolazak erasoa jo du Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan, ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak atzean utzita.

Iaz berak irabazi zuen lasterketa hau, eta igandean, azken jardunaldian, berriz ere txapeldun izateko aukera asko ditu.

2. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 4:00:22

2.- GONTOVA Nadia (Winspace) + 0:16

3.- THOMAS Ségolène (St Michel) + 0:19

4.- CAVALLAR Valentina (Arkéa) + 0:32

5.- CHAPMAN Brodie (UAE) + 0:58

6.- BIRIUKOVA Yuliia (Laboral Kutxa) + 1:20

7.- BLASI Paula (UAE) + 1:23

8.- VENERUCCI Valentina (A.R. Monex) + 1:33

9.- MITTERWALLNER Mona (Visma) + 1:35

10.- WLODARCZYK Dominika (UAE) + 1:39

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 6:54:03

2.- GONTOVA Nadia (Winspace) + 0:16

3.- THOMAS Ségolène (St Michel) + 0:30

4.- CAVALLAR Valentina (Arkéa) + 0:32

5.- BIRIUKOVA Yuliia (Laboral Kutxa) + 1:20

6.- BLASI Paula (UAE) + 1:23

7.- MITTERWALLNER Mona (Visma) + 1:35

8.- WLODARCZYK Dominika (UAE) + 1:39

9.- CLAES Lotte (Arkéa) + 1:45

10.- VENERUCCI Valentina (A.R. Monex) + 1:49

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X