Usoa Ostolaza, garaile El Salvadorko Itzuliko lehen etapan
Usoa Ostolaza zarauztarrak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazi du El Salvadorko Itzuliko lehen etapa (atzo atarikoa jokatu zen), eta sailkapen nagusiko bigarren postura egin du jauzi.
Erdialdeko Amerikako herrialde horretan korritzen den itzuliko lehen jardunaldiak 97,5 kilometroko ibilbidea izan du, Surf City eta Nahuizalco gaina lotu ditu (5,1 kilometro eta batez beste % 5,6ko maldak). Euskal taldeak mendateko lehen maldak heldu arte kontrolatu du lasterketa, eta igoerako aldapetan lau txirrindulari nabarmendu dira: Ostolaza bera, Yanina Kuskova taldekidea eta Elena Hartman eta Dilyxine Miermont Ceratizit taldeko txirrindulariak.
Azkenik, Zarauzko kirolaria sartu da lehen tokian Nahuizalcoko helmugan, iheskideei hiru segundoko aldea aterata. Garaipen horrek sailkapen nagusiko bigarren postura igotzeko balio izan dio Ostolazari, eta bi segundora du orain Hartman kanadarra.
Lasterketak beste hiru etapa izango ditu, eta igandean amaituko da.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) 2:42:53
2 - HARTMANN Elena (CERATIZIT) +0:03
3 - KUSKOVA Yanina (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) d.b.
4 - MIERMONT Dilyxine (CERATIZIT) d.b.
5 - GARZON Natalia (Sistecredito) +0:59
6 - NUÑEZ Miryam Maritza (Macizo) d.b.
7 - STIASNY Petra (Roland) d.b.
8 - VILLAMIZAR Karen Lorena (Pato Bike) 1:11
9 - BIRIUKOVA Yuliia (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) +1:12
10 - VILLALÓN Aranza Valentina (Sistecredito) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - HARTMANN Elena (CERATIZIT) 2:46:44
2 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) +0:02
3 - KUSKOVA Yanina (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) +0:06
4 - MIERMONT Dilyxine (CERATIZIT) +0:09
5 - NUÑEZ Miryam Maritza (Macizo) +1:06
6 - GARZON Natalia (Sistecredito) +1:10
7 - VILLAMIZAR Karen Lorena (Pato Bike) +1:16
8 - LONDOÑO Angie Mariana (Colombia) +1:19
9 - STIASNY Petra (Roland) d.b.
10 - VILLALÓN Aranza Valentina (Sistecredito) +1:21
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarren erasoa, Col de Font de Ceren: 46 segundora zuen Carapaz harrapatu du… 700 metrotan
Frantziako Tourreko hamargarren etapako azken mendatean (hirugarren mailakoa zen hori), Tadej Pogacarrek aurrera egin du, Richard Carapazen atzetik zihoan multzotik; lasterketako liderrak berehala harrapatu du EF Educationeko txirrindularia, eta segituan aurreratu du, gainera.
Pogacarrek beste hozkada bat eman dio Tourrari Le Lioranen
Lasterketako liderrak erasoa gogorra jo du helmugatik 15 kilometrora, Pertuseko igoeran, eta faboritoek ezin izan dute esloveniarraren gurpila jarraitu. Are gehiago, UAEko izarrak Richard Carapaz berehala harrapatu eta aurreratu du, ekuardortarra ihes eginda zegoenean.
Pogacar bakar-bakarrik helmugaratu da Le Lioranen
Tadej Pogacarrek (UAE) hirugarren etapa garaipena lortu du Le Lioranen, 15 kilometroren faltan erasoa jo eta bakarrik helmugaratuta. Gainera, duela bi urteko arantza kentzeko ere balio izan dio esloveniarrari. Evenepoel (Red Bull BORA) izan da bigarren eta Seixas (Decathlon) hirugarren.
Laboral Kutxa-Euskadik Maite Urteaga fitxatu du, 2027ko eta 2028ko denboraldietarako
"Gogo handiz nabil neure onena emateko, blokeari laguntzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko”, adierazi du Urteagak, fitxaketa baieztatuta. Txirrindulari zumaiarra, 25 urtekoa bera, Eulen-Amenabarretik iritsiko da.
2026ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Voiron – Orcieres-Merlette (185,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.950 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu. 1.825 metroko altueran helmugaratuko dira txirrindulariak, Orcieres-Merletten.
Alex Aranburu: “Azkenengo mendateetan oso justu nindoan"
Aranburu eguneko ihesaldian sartu da, Ion Izagirre taldekidearekin batera baina, azkenean, ezin izan du etapa garaipenaren lehian sartu.
Frantziako Tourraren bederatzigarren etapako azken kilometroa
Mathieu Van Der Poel izan da azkarrena Frantziako Tourreko bederatzigarren etapan. Etapa laburtu dute, Correze-ko tenperatura altuengatik.
Frantziako Tourreko zortzigarren etapako azken kilometroa
Talde nagusia bat eginda iritsi da azken kilometroetara, aurretik izandako ihesaldiak kontrolatu ostean. Azken metroetan, Tim Merlier izan da azkarrena, ekitaldi honetako bigarren etapa jarraian irabazita.
Merlierrek bere nagusitasuna berretsi du esprintean, Frantziako Tourrean bigarren garaipena jarraian lortuta
Tim Merlier belgikarrak Tourreko zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan Bergeracen, bigarren garaipena jarraian eskuratuz, eta lasterketako esprinterrik indartsuenetakoa dela berretsiz. Sailkapen nagusiak ez du aldaketarik izan, Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi baitio.
Azparren: “Azkar joan gara eta bukaeran tentsio asko izan da"
Xabier Mikel Azparren (Pinarello Q36.5) txirrindulari donostiarrak Frantziako Tourreko zazpigarren etaparen balorazioa egin du. Etapa lasaia baina azkarra izan dela nabarmendu du, beste behin beroak eraginda, eta aurreko etapan euskaldunengandik jasotako babesa goraipatu du.