Hannah Ludwigek bikain irabazi du Nafarroako Klasikoa, Iruñeko helmugatik 25 kilometrora erasoa jota
Cofidis taldeko Hannah Ludwig txirrindulari alemaniarrak irabazi du, asteazkenean, 2024ko Nafarroako Klasikoa. Ludwig bakarka helmugaratu da, eta tropela atzean utzi duenean, oraindik Biurrungo eta Arlegiko harresiak igo behar zituzten oraindik, baina ondo eutsi dio lortu duen aldeari, eta garaipen ederra eskuratu du. Jazarpena egin duen multzoa zortzi segundora helmugaratu da. Cofidiseko ziklistak, horrenbestez, aurreneko aldiz lortu du irabaztea profesional mailan, lasterketako seigarren ekitaldian irabazita.
Nafarroako Klasikoan izan diren parte-hartzaileek bederatzi harresi gainditu behar izan dituzte, alegia, batez beste % 21erainoko maldak izan dituzten igoerak: Olaberri, Tiebas, Biurrun, Añorbe, Artaxoa, Obanos, Tirapu, Biurrun eta Arelegi. Movistar taldea etengabe ibili da garaipenaren bila, eta tropela murriztu egin du: Añorbeko harresian, helmugarako 70 kilometro gelditzen zirela, gero eta txirrindulari gutxiago zihoazen multzo nagusian. Hori bai, irabazteko faborito nagusiak ziren ziklista guztiak zeuden tartean.
Lidl-Trekeko Lauretta Hansonek Artaxoan ihes egin du, amaierarako 60 kilometro geratzen zirenean, eta minutu bateko aldea erdietsi du. Bukatzeko 25 kilometro gelditzen zirela harrapatu dute, eta orduan egin du aurrera Ludwigek. Azken horrek minutu eta erdiko aldea eskuratu du, erabakigarria izan da hori.
Cofidiseko alemaniarrak indarra eta abilezia izan ditu atzetik zihoazen ziklisten erritmoari eusteko, eta, horrenbestez, 2024ko Nafarroako Klasikoaren irabazlea da.
2024ko Nafarroako Klasikoaren sailkapena
1 - LUDWIG Hannah (Cofidis) 3:50:16
2 - SIERRA Arlenis (Movistar) + 0:08
3 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) d. b.
4 - WLODARCZYK Dominika (UAE) d. b.
5 - BEGO Julie (Cofidis) d. b.
6 - PIRRONE Elena (Roland) d. b.
7 - CHAPMAN Brodie (Lidl) d. b.
8 - ARZUFFI Alice Maria (CERATIZIT) d. b.
9 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) d. b.
10 - BLANCO Iurani (Laboral Kutxa) d. b.
Zure interesekoa izan daiteke
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alaphilippek, XXI. mendeko txirrindulari frantziar onenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du
Txirrindulari frantziarrak bere azken Frantziako Tourra korritu zuen 2026an, non 126. postuan amaitu zuen.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Julen Arriolabengoa, Euskaltel-Euskadiren errefortzu berria
Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da azken hiru denboraldietan Caja Rural-RGA taldean ibili ondoren.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.