Mallorcako Challengea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lennert van Eetvelt belgikarrak esprintean irabazi du Serra de Tramuntana Trofeoa

Lotto Dstny Pro Team taldeko txirrindulari belgikarrak, profesional gisa bere lehen garaipena erdietsi du. Aleksandr Vlasov eta Brandon McNulty gainditu ditu probako azken metroetan. Igor Arrieta nafarrak (UAE Emirates) bederatzigarren postuan helmugaratu da.
Lennert van Eetvelt garaipena ospatzen. Argazkia:EFE
Lennert van Eetvelt garaipena ospatzen. Argazkia:EFE

Lotto Dstny Pro Teameko Lennert Van Eetvelt txirrindulari belgikarrak irabazi du Serra de Tramuntana TrofeoaMallorcako Garden Hotels-Luxcom Challengeko hirugarren proba Van Eetvelt, Aleksandr Vlasov eta Brandon McNultyren arteko esprintean erabaki da. Azken hauek bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren.

22 urteko txirrindulari gazteak 3.34.43 ordu behar izan ditu 153,8ko ibilbide gogorra burutzeko. Van Eetveltek, Vlasovek eta McNultyk ihesaldia jo dute Coll de Puig Majorren eta 30 kilometro egin dituzte bakarka. Azkenean esprintean erabaki da dena, Lluceko Monasterioan.

Txapelketak ez du etenik eta larunbatean Pollença-Port d'Andratx Trofeoa jokatuko da, guztira, 158,4 kilometrorekin.

SAILKAPENA:

1 - VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) 3:43:43

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) m. t.

3 - MCNULTY Brandon (UAE) m. t.

4 - VAN DER BERG Marijin (EF Education) + O:42

5 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + O:52

6 - NERURKAR Lukas (EF Education) m. t.

7 - ROMEO Iván (Movistar Team) m. t.

8 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno X) m. t.

9 - ARRIETA Igor (UAE Team Emirates) m. t.

10 - HERREGODTS Rune (Intermaché) + 1:32

17 - DE LA PARTE Victor (Euskaltel) m. t.

19 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) + 2:59

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X