Mallorcako Challenge
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024ko Mallorcako Challenge lasterketako ibilbidea eta profilak

Espainiako Estatuko lehenengoa da, errepideko txirrindularitza profesionaleko denboraldiaren egutegian. Bost garaikur jarriko ditu jokoan, hau da, egun bakarreko bost lasterketa, asteazkenetik igandera bitartean. Euskaltel Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta WorldTourreko zortzi talde izango dira.
Palma Garaikurraren profila; igandean jokatuko dute hori. Argazkia: vueltamallorca.com.
Palma Garaikurraren profila; igandean jokatuko dute hori. Argazkia: vueltamallorca.com.

Mallorcako Challenge lasterketa, alegia, Espainiako Estatuan errepideko txirrindularitza profesionaleko denboraldiaren egutegiari hasiera ematen dion proba, asteazkenean, urtarrilaren 24an, hasiko da, 2024ko ekitaldiari dagokionez; historian 33. aldiz egingo dute, eta hilaren 28an amaituko da, igandean.

Mallorcako Challenge lasterketak, ohi bezala, bost "garaikur" izango ditu, hau da, egun bakarreko bost proba. Euskaltel Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeek parte hartuko dute, bai eta UCI WorldTeam mailako zortzi taldek ere.

Besteak beste, hauek izango dira irteeran: Oier Lazkano (Movistar), Igor Arrieta (UAE Emirates), Aleksandr Vlasov (Bora hansgrohe), Mikel Landa (Soudal-Quick Step), Ion eta Gorka Izagirre (Cofidis), Markel Beloki (EF Education-Easypost), Arnaud Demare (Arkea), Jon Aberasturi eta Victor de la Parte (Euskaltel Euskadi) eta Antonio Jesus Soto (Kern Pharma).

Hauek dira 2024ko Mallorcako Challenge lasterketako garaikurren profilak.

Urtarrilak 24, asteazkena: Calvia Palmanova Garaikurra (150,1 kilometro)

Argazkia: vueltamallorca.com. Argazkia: vueltamallorca.com.

Urtarrilak 25, osteguna: Ses Salines - Felanitx Garaikurra (181,2 kilometro)

Argazkia: vueltamallorca.com. Argazkia: vueltamallorca.com.

Urtarrilak 26, ostirala: Serra de Tramuntana Garaikurra (153,8 kilometro)

Argazkia: vueltamallorca.com. Argazkia: vueltamallorca.com.

Urtarrilak 27, larunbata: Pollença - Port Andratx Garaikurra (158,4 kilometro)

Argazkia: vueltamallorca.com. Argazkia: vueltamallorca.com.

Urtarrilak 28, igandea: Palma Garaikurra (150 kilometro)

Argazkia: vueltamallorca.com. Argazkia: vueltamallorca.com.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X