'World Tour' mailako sei talde lehiatuko dira 2023ko Getxoko Zirkuituan
Getxoko Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memorialaren 78. edizioa jokatuko da uztailaren 30ean. Lasterketak 193,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta 18 talde ariko dira lehian; horietako sei, 'World Tour' mailakoak.
Lasterketa Bilboko Guggenheim Museotik abiatuko da. UAE, Lidl-Trek, Cofidis, Movistar, Astana eta Bora-Hansgrohe izango dira parte hartuko duten maila goreneko taldeak, eta beste hauek 'pro team' kategoriakoak: Caja Rural, Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi, Burgos-BH, Eolo Kometa (Italia), Human Powered Health (AEB) eta Total Energies (Frantzia). Bestalde, 'Kontinental' mailako Electro Hiper Europa, JCL Team Urkyo (Japonia), Sicasal (Angola), Global 6 (Zeelanda Berria) eta Victoria Sports (Filipinak) taldeak ere egongo dira Getxon..
Aurten, txirrindulariek birritan igo beharko dute Pike Bidea: 2 kilometroko igoera du mendateak eta maldetan batezbesteko % 14koa da. 2020an Getxoko Zirkuituaren eskutik eman zen ezagutzera Pike Bidea, eta uztailaren 1ean Bilbotik abiatu zen 2023ko Frantziako Tourreko etapan ere igo zuten txirrindulariek aipatutako mendatea.
Orotara, sei mendate puntuagarri egongo dira; hau da, birritan igoko den Pike Bidean eta lau aldiz igo beharreko Unbe 3. mailako portuan izango dute ziklistek puntuak pilatzeko aukera. Igoera horiek guztiak erabakigarriak izango dira Juan Ayuso egungo irabazlearen lekukoa nork hartuko duen jakiteko.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute 78. edizioko ohorezko zuzendaria Julian Gorospe txirrindulari ohia izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alaphilippek, XXI. mendeko txirrindulari frantziar onenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du
Txirrindulari frantziarrak bere azken Frantziako Tourra korritu zuen 2026an, non 126. postuan amaitu zuen.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Julen Arriolabengoa, Euskaltel-Euskadiren errefortzu berria
Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da azken hiru denboraldietan Caja Rural-RGA taldean ibili ondoren.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.