Mollemak irabazi du Laigueglia Saria
Bauke Mollemak (Trek Segafredo) irabazi du Laigueglia Sariaren 58. edizioa, helmugara bakarrik iritsita eta Egan Bernal (Ineos) buru izan duen taldetxoari 39 segundoko abantaila aterata.
Groningako (Herbehereak) txirrindulariak 34 urte ditu, eta denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du, duela egun gutxi Itsas Alpeetako eta Varreko Tourreko lehen etapa ere bereganatu baitzuen.
Mollema nagusi izan da 202 kilometroko ibilbidean eta 39 segundo atera dizkie Egan Bernal, Mauri Vansevenant (Deceuninck), Clement Champoussin (Ag2r), Giulio Ciccone (Trek) eta Mikel Landa (Bahrain) txirrindularien multzoari.
Lasterketak hasiera bizia izan du, eta faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da. Mikel Landa ere onenekin egon da, eta seigarren postuan bukatu du. Emaitza ona lortu du euskal txirrindulariak urteko bere lehen lasterketan.
Euskaltel Euskadik ere protagonismoa izan du, eguneko ihesaldian Unai Cuadrado sartu baita, Juri Hollmann (Movistar) alemaniarrarekin batera. Lau minutuko abantaila izan dute tropelarekiko, baina Mollemaren Trek Segrafedo eta Bernalen Ineos taldeek behera bota dute ihesaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Reusserrek Nooijen eta Vollering gainditu ditu erlojupekoan, eta horiz jantzi da
Movistar taldeko txirrindulari suitzarrak, Europako eta munduko txapelduna erlojupekoan, ez du hutsik egin bere espezialitatean, eta Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, sailkapen nagusiko lidertza eskuratuz.
Igoera eta esprinta, eta Brennanen garaipena, Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroan
Visma taldeko txirrindulari britainiarra bikain gailendu da, Castillo mendatean; izan ere, amaierari onena eman dio taldekideen lan ederrari.
Reusser suitzarrak hegan egin du erlojupekoan, eta maillot horia kendu dio Haugseti
Lieje Nooijen herbeheretarrak (Visma) denborarik onena markatu du probaren zati handi batean, baina, baina azkenean, Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) bere marka hautsi du, lau segundoko aldearekin. Horrela, munduko txapeldunak aurreikuspen guztiak bete ditu.
Matthew Brennanek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta aurreneko liderra da
Visma taldeko txirrindulari britainiarra azkarrena izan da lasterketako lehenengo etapan erabakigarria izan den esprintean, asteartean. Ostegunean, 21 urte beteko ditu Brennanek, eta zazpi garaipen daramatza 2026ko denboraldian.
Gotzon Martinek 2028ra arte berritu du kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin
Txirrindulari bizkaitarraren ibilbide osoak lotura estua du Euskadi Fundazioarekin. 2026an, taldeari UCI puntu gehien eman dizkion bigarren txirrindularia izan da.
Haugsetek irabazi du sari potoloa, Kopeckyren eta tropelaren jazarpenari eutsi egin baitio
Norvegiarra hirugarren etapan nagusi izan da, eta maillot horia ere jantzi du. Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren jazarpenari eutsi dio. Usoa Ostolaza laugarren izan da helmugan.
Tadej Pogacar 2026ko Espainiako Vueltan izango da, abuztuaren 22tik aurrera
Frantziako Tourra bosgarrenez irabazi berritan, UAEko txirrindulari esloveniarrak hurrengo Espainiako Vuelta jokatuko du. 2019an parte hartu zuen, oraingoz aurrenekoz eta azkenekoz, Espainiako Vueltan; ekitaldi hartan, hirugarren postua lortu zuen, eta hiru etapa irabazi zituen.
Wiebesek beste garaipen batekin eutsi dio maillot horiari
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak bere legea ezarri du berriro esprintean, Genevako helmugan bigarren garaipena jarraian lortzeko.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
“Bat, bi, hiru, lau", Remco Evenepoelek euskarari egindako keinua Donostian irabazi ondoren
Belgikarrak sare-argitalpen bat egin zuen, Donostiako klasikoan irabazi dituen aldiak euskaraz kontatuz.