Euskadi Fundazioak aurkezpen ofiziala egin du Bilbon
Euskadi Txirrindularitza Fundazioak astelehen honetan egin du aurkezpen ofiziala, Bilboko Azkuna Zentroan. Bere 25. urteurrenean, erakundeak etapa berria hasi du, baina hasierako helburu berdinekin: Euskal txirrindularitza bultzatzea eta "ematen digun babesa gizarteari itzultzea". Ekitaldian Mikel Landa Euskadi Fundazioaren presidente berria, taldeko zuzendariak eta txirrindulari guztiak egon dira.
Euskadi Fundazioa Kontinental Mailan lehiatuko da, hazten jarraitzeko eta etorkizunean berriro ere munduko lasterketa hoberenetan parte hartzeko helburuarekin. Taldeak urtarrilaren 25ean hasiko du denboraldia. Mallorcako Itzulian, eta Valentziako Erkidegoko, Murtziako eta Andaluziako itzulietan parte hartuko du. Almeriako Klasikoan ere izango da. Frantziako, Italiako edo Portugaleko lasterketa batzuetan ere parte hartuko du.
Mikel Landaren adierazpenak
Mikel Landa Euskadi Fundazioko presidenteak aurkezpen ekitaldian esan duenez, bere ametsa da "Euskadi Fundazioa maila gorenean ikustea". "Nik txikitan Iban Mayo edo Haimar Zubeldia nintzela amesten nuen, eta Lance Amstrongi eraso egiten niola mendiko etapetan. Baina talde hau ez da hori bakarrik, talde honi bere zaleek eman zioten indarra, marea laranjak", gaineratu du Landak.
Miguel Indurain, Perico Delgado, Lance Armstrong edo Purito Rodriguez bezalako txirrindulari handiek animozko mezuak bidali dizkiote Fundazioari. Horrelako mezuak bidali dituzte baita, taldeko txirrindulari ohiak izandako Igor Antonek, Gorka Izagirrek, Ion Izagirrek, Markel Irizarrek edo Romain Sicardek. Tom Dumoulin, Michael Matthews, Laurenbs Ten Dam eta John Degenkolb txirrindulariek ere mezuak bidali dizkiote Euskadi Fundazioari onena opatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Ivan Cobok bere palmaresa estreinatu du Dodekanesoko Sari Nagusian
Bere lehen garaipen profesionala da, baita denboraldiko estreinakoa ere Kern Pharma taldearentzat.
Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Garaipena eta lidergoa Del Tororentzat UAE Tourreko seigarren etapan
Andaluziako Itzuliko 4. etapa ere korritu da, Tom Crabbe belgikarrak garaitu duena, eta Algarveko Itzuliko 4. etapa, berriz, Magnierrek irabazi du, eta Ayusok jarraitzen du lider.
Jonathan Milan nagusitu da UAE Tourreko 4. etapan, eta Tiberik maillot gorriari eutsi dio
Amaiera agonikoan, tropelak eguneko ihesaldia helmugatik 200 metrora behera bota du, eta txirrindulari italiarrak bere potentzia izugarria inposatu du.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
Tiberik Jebel Mobrah mendatean garaipena lortu du, eta lidergoa kendu dio Evenepoeli
Italiarra indartsuena izan da faboritoen artean, bakarrik helmugaratu baita World Tour lasterketa batean bere lehen garaipen erdietsiz. Gainera, maillot gorria jantzi du. Del Toro bigarren izan da; Evenepoelek, aldiz, denbora asko galdu du.
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma 2026ko Andaluziako Itzulian egonen dira asteazken honetatik aurrera
Lasterketaren 72. ekitaldia hurrengo igandean amaituko da, hilaren 22an, bost etapa jokatu ostean. Hiru euskal taldeez gain, antolatzaileek iragarri dute Jon Barrenetxea (Movistar) eta Alex Aranburu eta Jon Izagirre (Cofidis) txirrindulariek parte hartuko dutela.