Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma 2026ko Andaluziako Itzulian egonen dira asteazken honetatik aurrera
Lasterketaren 72. ekitaldia hurrengo igandean amaituko da, hilaren 22an, bost etapa jokatu ostean. Hiru euskal taldeez gain, antolatzaileek iragarri dute Jon Barrenetxea (Movistar) eta Alex Aranburu eta Jon Izagirre (Cofidis) txirrindulariek parte hartuko dutela.
Euskaltel-Euskadiko txirrindulari batzuk. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek, asteazken honetatik aurrera, 2026ko Andaluziako Itzulian parte hartuko dute; hori asteazken honetan hasiko da, otsailaren 18an, eta hurrengo igandean amaituko da, 22an. Hiru euskal taldeez gain, 72. ekitaldian Jon Barrenetxea (Movistar) eta Alex Aranburu eta Jon Izagirre (Cofidis) World Tour mailako txirrindulariak egonen dira.
Zehazki, Euskaltel-Euskadik Jon Agirre, Gotzon Martin, Iker Mintegi, Danny van der Tuuk, Gari Ugarte, Jokin Murguialday eta Nicolas Alustiza eramanen ditu Andaluziara.
Caja Rural-Seguros RGAk, berriz, Joan Bou, Sergi Darder, Fernando Gaviria, Javier Ibañez, Ellande Larronde, Joel Nicolau eta Jose Felix Parra eramanen ditu.
Kern Pharmak Marc Vrustenga, Pablo Carrascosa, Nil Gimeno, Iker Gomez, Jorge Gutierrez, Unai Iribar eta Jose Maria Martin aukeratu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Yara Kastelijnek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Usoa Ostolaza hirugarren izan da
Sailkapen nagusian ez ezik, Neilako aintziretan bukatu den etapan ere hirugarrena izan da txirrindulari zarauztarra. Azken etapan, berriz, Kastelijn txapelduna gailendu da.
Paula Blasik irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria, erakustaldia emanda
UAEko txirrindulari kataluniarra, 2026ko Espainiako Vueltako txapelduna bera, bakarrik helmugaratu da; FDJko Evita Muzic bigarrena izan da, eta EF Education-Oatlyko Alice Towersek eskuratu du hirugarren postua.
Jon Barrenetxeak Finistereko Tourra eta Broucles de l’Aulne lasterketak irabazi ditu
Txirrindulari bizkaitarra onena izan da bi lasterketetan; horiek larunbatean eta igandean lehiatu dira, Bretainian. Garaipen horiekin, Gamiz-Fikakoak lau garaipen lortu ditu guztira profesional mailan; izan ere, 2024an Getxoko Zirkuitua eta 2025ean Andaluziako itzuliaren etapa bat irabazi zituen.
Cat Fergusonek irabazi du 2026ko Navarra Women’s Elite Classic lasterketa, aurreko ekitaldian lortutako garaipena berretsita
Movistar taldeko txirrindulari britainiarra gailendu da, Iruñean, proban erabakigarria izan den esprintean, asteazkenean. Bideo honetan, klasikoko azken kilometroa dago ikusgai; Ruby Roseman-Gannon eta Fiona Mangan ere podiumean izan dira.
Pogacarrek Romandiako Tourra irabazi du, azken etapa ere garaituta
Txirrindulari esloveniarrak (UAE) denboraldi hasiera bikaina berretsi du Romandiako Tourrean nagusituta, beste etapa garaipen batekin.
Sebastian Berwick Caja Rural taldeko txirrindulariak irabazi du Turkiako Itzulia
Kern Pharma taldeko Ivan Ramiro Sosa izan da bigarren, eta Mikel Bizkarra eta Ibon Ruiz euskal txirrindulariek hamar onenen artean bukatu dute Turkiako Itzulia.
Pogacarrek erabakita utzi du Romandiako Tourra, etapa nagusian erakustaldia emanda
Esloveniarrak hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, Charmeyko helmugara ihes eginda iritsita, eta sailkapen nagusia erabakita utzi du azken etaparen faltan.
Pello Bilbao laugarren izan da, eta Ion Izagirre seigarren, Zimmermannek irabazitako Eschborn-Frankfurt lasterketan
Bigarren eta hirugarren Pidcock eta Tulett britainiarrentzat izan dira, hurrenez hurren.
Pogacarrek bere bigarren garaipena erdietsi du Romandiako Itzulian, bigarren etapa ere esprintean irabazi ostean
Soderqvist, Conca, Thalmann eta Renard-Haquin izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugarako lau kilometroren faltan harrapatu ditu. Azken metroetan, Esloveniako txapeldunak bere garaipen gose aseezina erakutsi eta berriro irabazi du.
Pogacarrek irabazi du lehen etapa Martignyn, eta liderraren elastikoa jantzi du
Pogacarrek erasoa jo du Ovronnaz lehen mailako mendatean. Helmugara hiru txirrindularirekin batera iritsi da, Lipowitz, Martinez eta Nordhagenekin, eta azkarrena izan da esprintean.