Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Isaac del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, Abu Dhabin.
Igande honetan jokatu den zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milan (Lidl Trek) italiarrak irabazi du esprintean, eta World Tour mailako proba honetan jokatu diren zazpi etapetako hiru eskuratu ditu horrela.
Del Torok ez du arazorik izan Antonio Tiberi (bigarrena sailkapen nagusian) italiarraren aurretik helmugaratzeko, eta larunbatean jantzi zuen maillot gorria eskuratzeko.
Harold Tejada (XAT) kolonbiarra laugarren izan da, Del Torok baino 1 minutu eta 25 segundo gehiago eginda, eta Lucas Plapp (Jayco) australiarra sailkatu da hirugarren, 1 minutu eta 14 segundora.
Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia
Ivan Romeo Movistar Team taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du igande honetan Andaluziako Itzulia, eta Tom Pidcock britainiarrak irabazi du lasterketako bosgarren eta azken etapa, La Roda de Andalucia (Sevilla) eta Lucena (Kordoba) artean korritu dena.
Q36.5 Pro Cycling Teameko txirrindularia Kordobako helmugan gailendu da 3 ordu, 43 minutu eta 52 segundoko denborarekin, eta Romeok 12 segundora zeharkatu du helmugako marra, eta tarte hori nahikoa izan da Andaluziako Itzuliko garaipena ziurtatzeko.
Juan Ayusok eskuratu du Algarveko 52. itzulia
Lidl-Trek taldeko Juan Ayuso kataluniarrak irabazi du igande honetan Algarveko 52. itzulia, lasterketako azken etapa irabazita.
23 urteko txirrindulariak maillot horia bigarren jardunaldian jantzi zuen, eta probaren amaierara arte mantendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.