Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Emakumezkoen Endesa Ligako 24. Jardunaldiak berri gazi-gozoak utzi ditu euskal taldeen partidei dagokienez, Katxabank Araskik eta IDK Euskotrenek garaipena lortu baitute; ez, ordea, Lointek Gernikak.
Lehena jokatzen Kutxabank Araski izan da, eta garaipen oso garrantzitsua eskuratu du Joventuten aurka. Arabarrak, partida osoan zehar atzetik joan diren arren, azken laurdenean partida irauli eta garaipena eskuratu dute (83-68). Garaipen horri esker, zortzi dira irabazitako partidak, eta Joventud, Cadi La Seu eta Lointek Gernika harrapatu dituzte taulan.
Bestalde, IDK Euskotrenek azken sailkatuaren aurka jokatu du, Kanaria Handiaren aurka. Donostiarrak Zaragozaren aurka galduta iritsi dira neurketara, baina gaurkoan erraz eskuratu dute hamargarren garaipena (63-76). Horri esker, sailkapeneko behealdetik urrundu eta posizio erosoagoetan kokatu dira.
Azkenik, Lointek Gernikak sailkapeneko hirugarren taldea izan du aurkari, Valentzia Basket. Lucas Fernandezen taldeak ahalegina egin duen arren, etxean jokatzea ez da nahikoa izan ligako titulurako lehian dagoen aurkaria mendean hartzeko. Partida osoan zehar atzetik joan ondoren, azken laurdenean jokoa estutu, eta aldeak murriztu dituzte, baina azkenean porrota jaso dute (67-68).
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik Tate eta Mungo fitxatu dituzte, hurrenez hurren
Duran Maquinaria Ensinotik ailegatu da Imane Tate IDK Euskotrenera eta Julieta Mungo, berriz, Oses Construccion Ardoitik iritsi da Kutxabank Araskira. Bi jokalariek 2026-2027 denboraldirako sinatu dute.
IDK Euskotrenek Fayeri berritu dio kontratua, eta Bessoirrek ez du Gernikan jarraituko
2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
Valentzia Basketek laugarrenez irabazi du Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziako taldeak 68-67 garaitu du Casademont Zaragoza, eta laugarren titulua jarraian eskuratu du horrela.
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Hil ala biziko partida jokatu du Gasteizko taldeak azken jardunaldian, eta garaipenarekin hurrengo denboraldian maila gorenean jarraitzea ziurtatu dute.
Lointek Gernikaren eta IDK Euskotrenen garaipenak eta Kutxabank Araskiren porrota utzi ditu Endesa Ligako 28. jardunaldiak
Gernikako taldeak lehen mailan geratzea ziurtatu zuen, Spar Kanaria Handia 109-78 garaituta; IDK Euskotrenek 69-57 irabazi zion Valentziari, eta Kutxabank Araskik 61-54 galdu zuen Hozono Global Jairisen aurka.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.