WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
UCI WorldTeam mailako 16 talde, alegia, maila horretako guztiak Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik, eta antolatzaileek gonbidatutako UCI ProTeam mailako beste sei, tartean Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian izango dira, ostegunean antolatzaileek iragarri dutenez.
Testuinguru horretan, iturri horren beraren arabera, Jayco-AlUlak eta NSN Cycling Teamek jakinarazi dute es dutela parte hartuko: “Bi taldeek ziurtatuta zuten plaza, WorldTourreko kideak izateagatik, baina, UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren arau baten ondorioz, WorldTour taldeek zenbait baldintzaren pean egutegiko probetarako gonbidapenari uko egiteko aukera dutenez, kategoria goreneko proba honetan izena ez ematea erabaki dute”, azaldu du Itzuliak. Arau hori, hain zuzen ere, “UCIk egutegiari eta talde profesionalen partaidetza-betebeharrei buruz dauzkan xedapenen barruan dago”.
Ondorioz, WorldTourreko 16 talde hauek izango dira 2026ko Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 6tik 11ra bitartean:
UAE Team Emirates
Movistar Team
Soudal Quick-Step
Red Bull-BORA-hansgrohe
Lidl-Trek
Decathlon CMA CGM Team
Lotto-Intermarche
Uno-X Mobility
Bahrain-Victorious
EF Education-EasyPost
Groupama-FDJ
XDS Astana Team
Ineos Grenadiers
Alpecin-Premier Tech
Team Picnic PostNL
Visma-Lease a Bike
Bilboko irteeran izango diren UCI ProTeam mailako taldeak hauek dira:
Euskaltel-Euskadi
Caja Rural-Seguros RGA
Equipo Kern Pharma
Burgos Burpellet BH
Cofidis
Tudor Pro Cycling Team