Munduko Txapelketa, Florentzian
Florentzian egingo da 2013ko Munduko Txapelketa, irailaren 22tik 29ra. Angelo Zomegnan, antolakuntzako kidea, munduko txapleketa oso berezia izango dela esan zuen, 'Toscanako paisaia ikusgarriagatik eta ibilbideagatik ere txapelketa ikusgarria eta berezia izango da'.
Javier Minguez Espainiako selekzioko hautatzaileak, txirrindulari hauek eramango ditu Florentziara: Alejandro Valverde (Movistar), Samuel Sanchez (Euskaltel), Joaquim Rodriguez (Katusha), Alberto Contador (Saxo-Tinkoff), Jose Herrada (Movistar), Jonathan Castroviejo (Movistar), Egoi Martinez (Euskaltel), Dani Moreno (Katusha) eta Luis León Sanchez (Belkin).
Alejandro Valverde eta Joaquim Rodríguez izango dira Espainiako selekzioaren taldeburuak.
EGITARAUA
Irailak 22, igandea
- Emakumezkoen taldekako erlojupekoa (Pistoia-Firenze, 42.8 km)
- Gizonezkoen taldekako erlojupekoa (Montecatini-Firenze, 56.8 km)
Irailak 23, astelehena
- Emakumezkoen erlojupekoa, junior maila (Firenze Cascine-Firenze, 15.5 km)
- Gizonezkoen erlojupekoa, 23 urte azpikoa (Pistoia-Firenze, 42.8 km)
Irailak 24, asteartea
- Gizonezkoen erlojupekoa, junior maila (Firenze Cascine-Firenze, 25.3 km)
- Emakumezkoen erlojupekoa, (Firenze Cascine-Firenze, 25.3 km)
Irailak 25, asteazkena
- Gizonezkoen erlojupekoa (Montecatini-Firenze, 56.8 km)
Irailak 27, ostirala
- Emakumezkoen lasterketa, junior maila (Firenze-Firenze, 82.8 km - 5 buelta zirkuitura)
- Gizonezkoen lasterketa, 23 urte azpikoa (Montecatini-Firenze, 172.8 - 7 buelta zirkuitura)
Irailak 28, larunbata
- Gizonezkoen lasterketa, junior maila (Montecatini-Firenze, 139.7 km - 5 buelta zirkuitura)
- Emakumezkoen lasterketa (Montecatini-Firenze, 139.7 km - 5 buelta zirkuitura)
Irailak 29, igandea
- Gizonezkoen lasterketa (Lucca-Firenze, 272.2 km - 10 buelta zirkuitura)
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2027ko Espainiako Vuelta Santiagotik aterako da eta irailean hasiko da
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa" batekin hasiko da.
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Küngek irabazi du erlojupekoa eta Masek lidergoa mantendu du
Enric Masek maillot gorria mantendu du El Puerto de Santa María eta Jerez de la Frontera arteko erlojupekoan. Primoz Roglicek aldea murriztu du, baina ez lidergoa arriskuan jartzeko adina. Stefan Küngek irabazi du etapa denborarik onena eginda.