Pello Bilbao
2023/03/18 - 20:26
2023ko Milan-San Remo lasterketako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai 'Classicissima' lasterketako 114. edizioko momentu onenak.
2023/03/18 - 19:15
Van der Poel nagusitu da Milan-San Remo lasterketan
Van der Poel bakarrik iritsi da helmugara, 15 segundoko aldearekin bigarrenarekiko, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren.
2023/03/16 - 18:49
Milan-San Remo 2023: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Larunbatean, hilaren 18an, Italiako klasiko ospetsua jokatuko dute. Ibilbideak 294 kilometro izango ditu. Besteak beste, Pogacar, Van Aert, Van der Poel, Pello Bilbao eta Alaphilippe izango dira Milango irteeran.
2023/03/04 - 19:02
Pidcock, nagusi gizonezkoen Strade Bianche klasikoan; Pello Bilbao, zazpigarren
Thomas Pidcock da 2023ko Strade Biancheko irabazlea. Erakustaldia eman du 23 urteko txirrindulariak. Britainiarrak 20 segundo atera dizkio Madouasi eta 22 Benooti. Pello Bilbao euskalduna zazpigarren izan da, irabazlearekiko 1'04"ra.
2023/02/26 - 18:25
Evenepoelek irabazi du UAE Tourra; Pello Bilbao, laugarren
Adam Yates ingelesak eskuratu du lasterketako azken etapa, Pello Bilbaok bosgarren bukatu duena. Hala, podiumeko hirugarren postua kendu dio Gernikakoari.
2023/02/25 - 16:29
Merlierrek bereganatu du seigarren etapa; Evenepoelek lider jarraitzen du
Evenepoelek 9 segundoko aldea du Lucas Plapp australiarrarekiko eta 13koa Pello Bilbao (Bahrain) euskaldunarekiko.
2023/02/24 - 16:24
Dylan Groenewegenek esprintean irabazi du bosgarren etapa
Evenepoelek elastiko gorria mantendu du Luke Plapp (Ineos) australiarrari bederatzi segundo aterata eta Pello Bilbao (Bahrain) euskaldunari 13 segundo aterata.
2023/02/23 - 18:20
Molanok UAE Tourreko laugarren etapa irabazi du, esprintean, eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Jon Aberasturi hamargarren sartu da etapan, eta Pello Bilbaok sailkapen nagusiko hirugarren postuari ekin dio.
2023/02/22 - 16:30
Einer Rubio kolonbiarrak irabazi du Jebel Jais mendatean eta Evenepoel da lider berria
Movistar taldeko txirrindulariak bere lehen garaipen profesionala erdietsi du 25 urte bete dituen egunean. Bestalde, Pello Bilbao hirugarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 11 segundora.
2023/02/21 - 19:29
Evenepoelen Soudalak irabazi du erlojupekoa; Ineos taldeko Luke Plapp da lider berria
Pello Bilbaoren Bahrain lau segundora sailkatu da, eta Gernikako txirrindulariak atzerapen horixe dauka sailkapenean.
2023/02/20 - 19:09
Tim Merlierrek irabazi du UAE Tourreko lehen etapa, esprintean
Pello Bilbao Remco Evenepoelekin batera sartu da ihesaldian eta 50 segundo ateratzen dizkio tropelari.
2023/02/17 - 12:40
Pello Bilbao izango da Bahrain taldeko liderra UAE Tourrean
2022an hirugarren postua lortu ondoren itzuliko da Gernikakoa UAE Tourrera. Horrez gain, aurten Tour Down Underreko podiumean sartzea eta Valentziako Voltan laugarren postuan sailkatzea lortu du dagoeneko.
2023/02/05 - 21:24
Valentziako Erkidegoko Itzuliko bosgarren etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko bosgarren etapako momentu onenak.
2023/02/05 - 19:08
Rui Costak bereganatu du Valentziako Itzulia; Pello Bilbao, laugarren
Portugaldarrak ezustekoa eman du Voltako txapeldun izateko azken etapan. Pello Bilbao laugarren postuan geratu da, Mikel Landa zazpigarren eta Alex Aranburu bederatzigarren.
2023/02/04 - 21:47
Valentziako Erkidegoko Itzuliko laugarren etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko laugarren etapako momentu onenak.
2023/02/04 - 19:08
Tao Geoghegan Hartek irabazi du Valentziako Itzuliko etapa nagusia
Giulio Ciccone (Trek) italiarrak ondo defendatu du liderraren maillot horia sailkapenaren buruan jarraitzeko.
2023/02/03 - 21:36
Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapako momentu onenak.
2023/02/03 - 19:28
Velascok irabazi du Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapa ihesaldiari amaiera bikaina emanda
Simone Velasco italiarrak bereganatu du garaipena esprintean mendean hartuta Bob Jungels eta Jonas Gregaard Wisly ihesaldiko kideak. Pello Bilbaok sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio, eta Alex Aranburuk laugarrenari.
2023/02/02 - 22:01
Valentziako Erkidegoko Itzuliko bigarren etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko bigarren etapako momentu onenak.
2023/02/02 - 19:53
Ciccone nagusitu da Alto de Pinosen; Pello Bilbao, bigarren
Tao Geogheghan Hart (INEOS), bigarren helmugaratu da Pello Bilbaori bidea itxi ondoren. Epaileek zigortu egin dute, eta gernikarrari eman diote bigarren postua.