Pello Bilbao
2023/02/01 - 22:10
Valentziako Erkidegoko Itzuliko lehen etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko estreinako etapako momentu onenak.
2023/01/31 - 19:09
Mikel Landa eta Pello Bilbao, Valentziako Itzulian, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeekin
Besteak beste, Carlos Rodriguez espainiarra, Aleksandr Vlasov errusiarra, 2022ko irabazlea bera, Biniam Girmay eritrearra eta Thymen Arensman herbeheretarra ere izango dira irteeran. Lasterketa asteazkenean hasiko da, eta igandean amaitu.
2023/01/22 - 12:07
Vinek irabazi du Down Under Tourra, eta Pello Bilbao hirugarren izan da
Bosgarren eta azken etapan Simon Yatesek bereganatu du garaipena. Jay Vinek lidertzari eutsi dio, helmuga bigarren postuan gurutzatuta. Pello Bilbao zazpigarren izan da, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du lasterketa.
2023/01/21 - 12:12
Coquardek irabazi du Tour Down Under lasterketako 4. etapa, eta Vinek lidertzari eutsi dio
Bryan Coquardek bereganatu du garaipena laugarren etapan, esprintean Bettiol eta Page gaindituta. Pello Bilbaok postu bat galdu du sailkapen nagusian, eta hirugarren da orain, Jay Vine liderrarekiko 15 segundora.
2023/01/20 - 12:26
Pello Bilbaok Down Under Tourreko hirugarren etapa bereganatu du
Gernikarra sailkapeneko bigarren postura igo da, eta Jay Vine liderrarengandik 15 segundora.
2022/12/09 - 22:04
Mikel Landak eta Pello Bilbaok Tourra lehenetsi dute
2023 denboraldiko helburu nagusia izango da Frantziako Tourra Mikel Landa eta Pello Bilbao Baharin Victorious taldeko euskal txirrindularientzat.
2022/10/05 - 19:18
Pello Bilbaok kontratua berritu du Bahrain Victoriousekin 2024ra arte
Gernika-Lumoko txirrindulariak beste urtebetez luzatu du kontratua Bahraingo taldearekin; konkretuki, 2024aren amaierara arte.
2022/08/30 - 18:57
Pello Bilbao UCI rankingeko 13. postuan dago
Euskal Herriko Itzulian, Alpeetako Tourrean eta Alemaniako Tourrean lortu ditu etapa garaipenak berriki. Bere hitzetan, ezaugarri nagusitzat du erregulartasuna.
2022/08/28 - 20:11
Pello Bilbaok Alemaniako Itzuliko azken etapa irabazi du, eta Yates lider geratu da
Etaparen sariarekin batera, gernikarrak bigarren postua lortu du sailkapen nagusian Adam Yates garailetik 22 segundora geratuz.
2022/08/27 - 21:04
Pello Bilbaok bigarren amaitu du Alemaniako Itzuliko azken-aurreko etapa, Yatesen atzetik
Sailkapen nagusian, Yates eta Bilbaoren atzetik Vansevenant kokatu da, 48 segundora, Trek Segafredo taldeko Mattias Skelmose Jensen daniarrarekin berdinduta.
2022/08/05 - 21:25
Hayterrek eskuratu du Poloniako Itzulia, eta Pello Bilbaok hirugarren postuan bukatu du
Azken etapa esprintean erabaki da, eta Demare nagusitu da Krakoviako kaleetan, Kooij eta Bauhausen aurretik.
2022/08/05 - 21:22
Pello Bilbao, hirugarren Poloniako Tourrean
Eythan Hayterrek irabazi du Poloniako Tourra. Bigarren izan da Thymen Arensman eta Pello Bilbao euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
2022/08/05 - 12:52
2022ko Poloniako Tourreko etapen profilak eta ibilbidea
Poloniako lasterketaren 79. edizioa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/08/04 - 21:08
Arensmanek irabazi du Poloniako seigarren etapa, eta Hayterrek lidergoa hartu du
Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak bederatzigarren bukatu du erlojupekoa, Arensmanengandik 32 segundora, eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera pasa da, liderrarekin 18 segundo galduta.
2022/08/03 - 21:37
Bauhausek irabazi du Poloniako Tourreko 5. etapa, eroriko batek eragin duen esprint murriztuan nagusituta
Phil Bauhaus nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan. Azken metroetan erorikoa egon da tropelean, zortzi txirrindulariko taldetxo bat iritsi da aurretik azken metroetara eta Bauhausek bereganatu du garaipena. Higuitak jarraitzen du lider.
2022/08/03 - 20:20
Poloniako Tourreko bosgarren etapako azken kilometroa eta amaierako erorikoa
Poloniako Tourreko bosgarren etaparen amaieran erorikoa egon da tropelean. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2022/08/02 - 21:22
Ackermannek irabazi du Poloniako Itzuliaren laugarren etapa, eta Higuita kolonbiarrak lider jarraitzen du
Higuitak erorikoa izan du helmugatik 1,7 kilometrora, eta 3 minutu eta 32 segundora helmugaratu da. Hala ere, lidergoari eutsi dio, helmugatik bi kilometro baino gutxiagora erori baita.
2022/08/02 - 20:43
Poloniako Itzuliko 4. etapako azken bi kilometroak: Ackermannen garaipena eta Higuitaren erorikoa
Poloniako Itzuliko 4. etaparen azken bi kilometroek zirrara handikoak izan dira. Bai garaipenagatik, bai sailkapen orokorrean izan zitzakeen ondorioengatik.
2022/08/01 - 19:24
Poloniako Itzuliko 3. etapako azken kilometroa: Sergio Higuita, garaile; Pello Bilbao, bigarren
Poloniako Itzuliaren 3. etapa aldapa gora amaitu da. Serguio Higuita kolonbiarrak bereganatu du garaipena. Pello Bilbao gernikarra, ostera, ez da etapa irabaztetik urruti ibili. Hona hemen azken kilometroa.
2022/05/29 - 19:52
Pello Bilbao: ''Podiumak balio handia dauka''
Pello Bilbaok aitortu duenez, leher eginda amaitu du Italiako Giroa. Mikel Landa taldekideak lortutako hirugarren tokia nabarmendu nahi izan du. Pellok berak bosgarren tokia bereganatu du