Pellegrino Matarazzo
Rino Matarazzo, Reala-Real Oviedo partidaz: "Erakutsi behar dugu gose garela eta gehiago nahi dugula"
Realak Real Oviedoren aurka jokatuko du Anoetan larunbatean, 14:00etan. Txuri-urdinen entrenatzailearen iritziz, Realak Bernabeun galdu ondoren, “errekzionatu beharra daukagu, aurkariarekiko errespetua erakutsi, eta maila igo”.
Matarazzo: "60 minutu jokatzeko prest egonez gero, Guedes hasierako hamaikakoan egon liteke"
Realak azken bi hilabeteetako bide onetik jarraitu nahi du bihar Bernabeun. Deialdiari erreparatuta Marrero zerrendara itzuli da, eta Guedesek ere Madrilera bidaiatuko du.
Matarazzo: "Partida oso ona egin dugu, pozik goaz Donostiara"
Realak 0-1 irabazi dio Athletici San Mamesen jokatu den Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Talde txuri-urdina zuri-gorria baino askoz hobeto ibili da kanporaketako lehen neurketan, eta sari handiagoa ere merezi izan du Katedralean.
Reala nagusi izan da, eta lehen kolpea eman du San Mamesen (0-1)
Talde txuri-urdinak aurrea hartzeko aukera dezente izan dituu lehen zatian, baina ez du asmatu Padilla Athleticeko jokalari onenaren aurrean. Bigarren zatian, Turrientesek egin du Realaren gola, 62. minutuan.
Kopako derbiaren aurreneko hitzordua San Mamesen, eta bi taldeak lehiarako prest
Lehoiek presio apur bat gutxiagorekin egingo diote aurre joaneko partidari, Ligan Levanteri irabazi eta gero. Txuri-urdinek, beren aldetik, azken hamar norgehiagoketan ez dute porrotik izan, eta bolada ezin hobean dira.
Matarazzo, Errege Kopako finalaurrekoari buruz: “Oso partida bizia izango da, agresiboa; hamaikakoa aldatuko dute, baina estiloa, berdina”
Matarazzok prentsaurrekoa eman du Errege Kopako finalaurreko derbiaren bezperan. Azaldu duenez, taldea “oso pozik eta gogotsu” dago egindako lan gogorrak fruituak eman baititu. Partidari dagokionez, espero du Athleticek intentsitatez baina betiko antzean jokatzea.
Matarazzo: “Oso berezia da finalerdietan Athleticen aurkako derbia izatea”
Pellegrino Matarazzoren adierazpenak, Errege Kopako finalerdietan Athleticen aurka jokatuko duten derbiari buruz.
Matarazzo: "Partida hau jokatzen denean ez dago faboritorik"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 22. jardunaldiari dagokion Athleticen aurkako derbiari buruz hitz egin du, eta azpimarratu du topaketa hau ia lehiaketa bat bezala ulertzen duela.
Matarazzo, Osasunaren aurkako partidari buruz: "Fase guztietan fin jardun behar dugu "
Pellegrino Matarazzoren adierazpenak, Osasunaren aurkako Errege Kopako partidari buruz.
Matarazzo, Getaferen aurkako partidaz: "Oso kontzentratuta jokatu behar dugu"
Pellegrino Matarazzo Realaren entrenatzaileak taldeak Getaferen kontra jokatuko duen ligako partidaz hitz egin du. Argi dauka nola jokatu behar duen emaitza ona lortu ahal izateko.
Matarazzo: "Talde honek duen indarrean sinesten dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Anoetan, EA Sports Ligako 18. jardunaldian, Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du.
Realaren lehen entrenamendua, Pellegrino Matarazzoren aginduetara
Gabonetako atsedenaren ostean, lanera itzuli da astelehen honetan Reala. Pellegrino Matarazzo entrenatzaile berriaren lehen lan saioa izan da, Zubietan. Ateak irekita egin dute, eta realzale ugari izan da entrenamendua ikusten.
Matarazzok dio hasiera-hasieratik "oso lotura estua" sentitu zuela Realaren balioekin
Bestalde, Realaren presidenteak eta kirol-zuzendariak, Jokin Aperribayk eta Erik Bretosek, "talde berri bat eraiki" behar dela onartu dute talde txuri-urdinaren entrenatzaile berriaren aurkezpenean.
Pellegrino Matarazzo, Realeko entrenatzaile berria 2027ko ekainera arte
Klubak jakinarazi du astelehenean egingo duela aurkezpen ofiziala, Anoetan, 16:00etan.