Mendizorrotza
2025/11/22 - 17:26
Pacheco: ''Kosta egin zaigu aukerak egitea, eta penaltiak partida erabaki du''
Alaveseko jokalaria Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partidan Celtaren aurka jasotako porrotaz (0-1) aritu da.
2025/11/22 - 17:17
Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)
Chacho Coudeten taldearen bigarren porrota izan da Mendizorrotzan. Iago Aspas Vigoko kapitainak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz.
2025/11/21 - 21:55
Mendizorrotza hilabetez ixteko proposatu dute, Iraultza 1921 taldearen muralak erakusteagatik
Indarkeriaren aurkako Batzordearen arabera, Alavesek "zale ultrak" babesten ditu, irudi horiek mantenduz. Klubak iragarri du helegitea aurkeztuko duela, eta Iraultza 1921 taldeak zehaztu du dagoeneko ezabatu duela bere sinadura aipatu horma-irudietatik.
2025/11/20 - 16:06
Coudet, taldearen egoeraz: ''Sentsazioa puntu-kopurua baino hobea da''
Alavesek Celtaren bisita jasoko du asteburu honetan Mendizorrotzan, Chacho Coudeten taldea izandakoa. Prentsaurrekoan, Galiziako taldea maite duela adierazi du, eta babazorroen egoera aztertu.
2025/11/18 - 18:14
Denis Suarez: ''Partida berezia da Celtako harrobian hazi nintzelako, baina guk irabazi behar dugu''
Alavesek Celta hartuko du larunbat honetan Mendizorrotzan. Talde babazorroko erdilari galiziarrak "gogo handiz" egingo dio aurre neurketari, eta norgehiagoka "oso garrantzitsutzat" jo du.
2025/11/03 - 21:27
EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an 16:15ean jokatuko da
Mendizorrotzan jokatuko den derbia Athletic-Atletico Madril partidaren egun berean izanen da. Osasunak abenduaren 8an jokatuko du, astelehenez, Levanteren aurka, Sadarren.
2025/11/02 - 19:21
Alavesek joko ona erakutsi du Espanyol mendean hartzeko (2-1)
Denis Suarezek eta Lucas Boyek sartu dituzte babazorroei garaipena eman dieten golak.
2025/10/21 - 01:50
Antonio Blanco: ''Gola falta izan zaigu; puntu bat hemen, etxean, gazi-gozo geratzen zaigu''
Alavesek 0-0 berdindu du Valentziaren aurka, EA Sports Ligako 9. jardunaldian, Mendizorrotzan. Blanco eta Boyerekin egon gara, eta pozik agertu dira partida ona egin dutelako, baina zapore gazi-gozoarekin, golik ez zelako egin.
2025/10/21 - 01:29
Alavesek ezin izan du egindako lana markagailuan islatu Valentziaren aurkako partidan (0-0)
Babazorroek ez dute garaipenaren saririk izan Valentziako taldearen aurrean. Aurkarien zelaian jokatu dute ia partida osoa, baina Julen Agirrezabalarekin eta haren zutoinarekin egin dute topo.
2025/10/10 - 17:59
Jonny Otto: ''Taldearen batasunean dago gakoa''
Jonny Ottok protagonismoa eskuratu du Chacho Coudeten taldean. Eskuin hegaleko atzelariak Alaveseko entrenatzailearen konfiantza osoa du, eta titularra izan da orain arteko partida guztietan.
2025/10/05 - 19:24
Carlos Vicente: ''Hiru puntu dira, eta etxean ezin digute ihes egin''
Alaveseko jokalariak penaltiz ireki du markagailua Elxen aurka, hiru goletako lehena sartuta.
2025/10/05 - 18:33
Alaves bikain batek urrezko hiru puntu lortu ditu Elxen aurka (3-1)
Talde babazorroak aurrea hartzea lortu du Carlos Vicenteren eta Toni Martinezen golei esker, eta azken horrek David Affengruberen kanporatzea eragin du. 93. minutuan, Andre Silvak aldea murriztu du, baina Lucas Boyeren golak partida erabakita utzi du.
2025/10/03 - 14:05
Chacho Coudet: ''Etxean, gure zaleen aurrean, indartsuak izan behar gara''
Alavesek Elx taldea hartuko du igandean Mendizorrotzan. Eder Sarabiaren taldea aurkari zaila da, aurtengo ligan ez baitu oraindik partidarik galdu.
2025/10/01 - 20:45
Reala-Athletic, EA Sports Ligako 11. jardunaldia: azaroaren 1ean, larunbata, 18:30ean
Ligak 11. jardunaldiko ordutegiak publikatu ditu: Reala eta Athleticen arteko euskal derbia Anoetan jokatuko da, eta sailkapenean eskas dabiltzan taldeek partida probetxugarriak izango dituzte.
2025/09/26 - 21:45
Coudet: ''Zaurituta iristen den aurkaria da, eta alde biko arma da''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 7. jardunaldian Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/20 - 23:41
Sevilla Alaves baino gehiago izan da Mendizorrotzan (1-2)
Ruben Vargasek eta Alexis Sanchezek sartutako golei esker gailendu da Sevilla, eta, ondorioz, talde babazorroak denboraldiko lehen partida galdu du etxean.
2025/09/18 - 16:58
Eduardo Coudet: ''Partidu fisikoa izango da; Sevilla talde bizia da''
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbatean. Eduardo Coudet entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Mendizorrotzan, eta partidu gogorra izango dela badakien arren, argi du irabazten saiatuko direla.
2025/08/30 - 21:42
Antonio Sivera: ''Berdinketa nahiko bidezkoa da''
Alavesek 1-1 amaitu du Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan, EA Sports ligako 3. jardunaldiko partida. Juliano Simeone eta Carlos Vicente (penaltiz) izan dira neurketako golegileak.
2025/08/28 - 18:03
Coudet: ''Arrisku egoera gehiago sortu nahi nituzke''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 3. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/08/27 - 16:44
Jon Pacheco: ''Alavesek ni hona etortzeko interes handia erakutsi du; dena positiboa izan da hasieratik''
Jon Pachecok Alavesen jokatuko du 2025/26 denboraldian, Realak utzita. Klubak jokalaria aurkeztu du gaur, asteazkena, Mendizorrotzan.