Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berria da, 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte, asteazkenean Nafarroako klubak iragarri duenez. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da. Horrenbestez, kataluniarrak Alessio Lisci ordezkatuko du.
Ramis, hortaz, ondorengo bi denboraldietan izango da Osasunaren lehen taldeko entrenatzailea, 2028ko ekainaren 30era arte. Hauek ere helduko dira Iruñeko klubera: Jose Manuel Gil bigarren entrenatzailea, Ivan Madroño laguntzailea, Miguel Angel Fernandez prestatzaile fisikoa eta Jose Fajardo analista.
2025-2026 denboraldian, arestian esan bezala, Ramis Burgos CF taldean aritu da, eta lan bikaina egin du. Bigarren Mailan, Burgosek 72 puntu lortu ditu, eta, nahiz eta igoerarako play-offean ez den sartu, marka historikoak erdietsi ditu; izan ere, Hypermotion Ligan golik gutxien jaso dituen taldea izan da, eta nabarmendu da izandako oreka taktikoagatik, lehiakortasunagatik eta etxetik kanpo erakutsitako indarragatik.
Aurrerapena