Lezamako kirol instalazioak
Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du Lezaman (0-0)
Levante Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du larunbat honetan Lezaman, golik eta ia aukerarik izan ez duen partida parekatu batean. Lau garaipen jarraian zeramatzaten zuri-gorriek, hiru F Moeve Ligan.
Athleticek otsailaren 4an jokatuko ditu Erregina Kopako final-laurdenak, eta Realak 5ean
Valverde: "Dagoen zelaira egokitu behar gara, Kopa horrelakoa da, ezustekoz beteriko kutxa bat"
"Kanpoko jendeak ez daki zelako zailtasunak dakartzaten tankera honetako partidek. Are gehiago, batzuetan jokalariek ere ez dakite. Neurketa hasten denean konturatzen dira, eta une horretan dagoeneko galtzen ari zara", ohartarazi du Athleticen prestatzaileak Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren atarian.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarauzko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ziotenez gero.
Athleticek aukerekin jarraitzea bilatuko du San Mamesen, PSG Europako egungo txapeldunaren aurka
Bost jardunalditan lau puntu lortuta eta final-hamaseirenetako txartela ematen duen 24. postutik bi puntura, Ernesto Valverderen taldeak ez du amore eman nahi eta bizirik mantendu nahi du azken bi jardunaldiei begira.
Athleticek jarraipena eman dio bolada onari Levante garaituz (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Levanteri Lezaman jokatu den F Moeve Ligako 13. jardunaldiko partida. Daniela Agotek sartu du partidako gol bakarra, bere taldeari hiru puntuak emanez.
Athletic Club Cup txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute
2026ko ekainean jokatuko da eta bi astetan banatuko da. 2tik 7ra eskolarteko taldeek jokatuko dute eta 9tik 14ra, berriz, talde federatuek. Talde bakoitzak gutxienez neurketa bat Lezaman jokatuko dute, eta finaletara iritsiz gero San Mamesen jokatzeko aukera ere izango dute.
Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago
Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin entrenatu du lehenengo aldiz Qarabagen aurka lesioa pairatu zuenetik.
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''
Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.