Gernika Jai Alai
Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko hiru tanto onenak
Aritz Erkiagak eta Alex Goitiak egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko tantorik onenak.
Atain: “Horrelako egun batean, frontoia beteta, kantxan disfrutatzea eta irabaztea oso pozgarria da”
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainek, gainera, Winter Serieseko debuta zuen. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.
Lekerika: “Konexio ona daukagu, gauzak ondo egiten baditugu txapelketan urrun heldu gaitezke”
Goixerrik eta Lekerikak bi jokotan garaitu dituzte Erkiaga eta Salegi (11-15 eta 10-15). Partida amaitu berritan aurkariak “gogorrak” zirela azpimarratu du Goixerrik, baina eutsi ahal izan dietela. Horretaz gain, irabazleek adierazi dute bien arteko “komunikazioak” eta “konexioak” ere garrantzia izan duela.
Eusko Label Winter Series ikusteko bonuak zazpi minutuan agortu dira
Hala ere, urriaren 20tik aurrera jardunaldi bakoitzerako sarrerak erosi ahal izango dira, final handirako izan ezik.
Maia, bere bigarren urrezko gerrikoaz: “Gazteena naiz, baina ikusten da grina daukadala”
Ihart eta Maiak irabazi dute Emakumezkoen Jai Alai Liga, Elaiari eta Arairi hiru jokotan irabazita (12-15, 15-10 eta 2-5). Ihartek bere lehen urrezko gerrikoa eramango du eta lehenengoen aurka irabazi izanaz pozik agertu da. Maiak, berriz, bigarrena du erreskadan, eta “urte askoan” horrela jarraitzea espero du 15 urteko atzelari gazteak.
Barandika, Jai Alai Liga irabazi berritan: “Inork ez zuen espero, ezta nik ere”
Barandikak eta Basquek lortu dute Jai Alai Ligako urrezko gerrikoa, Erkiaga eta Gorka bi jokotan garaitu ostean (15-6 eta 15-12). Basquek bere lehen gerrikoa lortu du, Barandikak, berriz, hirugarrena.
Barandikak eta Mancik jantzi dituzte Gernika Grand Slameko txapelak
Azken tantora berdinduta iritsi den finala, hirugarren seta, 4-4 eta Barandikak eta Mancik behin betiko tantoa eskuratu dute, txapela eskuratzeko. Lehen seta 15-10 irabazi dute, Erkiagak eta Undak 9-15 erantzun dute bigarrenean, eta hirugarrena azken tantoan erabaki da.
Barandika eta Manci, Gernikako Grand Slameko lehen finalistak
Barandika eta Manci dira Gernikako Grand Slameko lehen finalistak, Goitia eta Basque garaituta (14-15, 15-12 eta 5-1). Bigarren finalerdia hurrengo larunbatean jokatuko da, abuztuaren 8an, eta finala, berriz, San Roke egunean, abuztuaren 16an.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.
EITBk zesta-puntarekin duen konpromisoa indartu du
Akordio historikoa sinatu eta aurkeztu da, ostegunean, EITBk Bilbon duen egoitzan. Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko txapelketa nagusietako antolatzaileak eta puntistak izan dira bertan. Gainera, gizonezkoetan, Challenger izeneko zirkuitua hasiko da, larunbatean.
2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 5.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Johan Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldiko tanto onenak.