Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Osasunak Ebro menderatu du (3-5), kanporaketa bizi-bizian, eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Aragoiko taldeak hartu du aurrea, lehen zatiko azken jokaldian, baina, bigarren zatian, Osasunak, Raul Garciak sartutako bi golen eta Moi Gomezek, Beckerrek eta Victor Muñozek ere sartutako hiruren bidez, garaipena eskuratu du.
Alavesek Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du lanak eman dizkion Portugaleteren aurka (0-3)
Coudeten jokalariek oso ondo hasi dute neurketa, 2. minutuan aurreratu baitira Carlos Vicenteren gol eder bati esker. Atsedenaldiaren ostean garaipena berretsi dute, Portugaletek bere atean sartutako gol bati esker. Toni Martinezek hirugarren gola egin du azken minutuetan.
Sergio Francisco: "Oso partida zaila espero dut, motibatua"
Realak Reusen aurka jokatuko du asteazken honetan Errege Kopako bigarren kanporaketan. Sergio Franciscok partida nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
Coudet: "Merezi duen seriotasuna eman behar zaio Kopako partidari"
Alavesek astearte honetan jokatuko du Portugaleteren aurkako kanporaketa. "Zelaia (La Florida) nahiko ondo dago", eskertu du entrenatzaile babazorroak, eta Portugaletek "talde zaila, joko nahiko zuzenakin", osatzen duela ohartarazi du.
Egoitz Bilbao, Portugaleteko entrenatzailea: ''Biharko partida jokatzeko ilusioz gainezka eta irrikitan gaude''
"Partida oso zaila izango da, aurrean izango dugun taldea lehen mailakoa delako, baina seguru nago gauzak ondo egiten baldin baditugu neurketan zehar gure aukerak izango ditugula", onartu du Portugaleteko prestatzaileak.
Lisci: ''Moncayolak eta Aimar Orozek ez dute Ebroren aurkako neurketa jokatuko, arriskurik ez hartzeko''
Kopako aurkariari buruz, Osasunako entrenatzaileak esan du "talde oso lehiakorra" dela, "oso futbolari onekin". "Oso serio hartu behar dugu, talde fisikoa eta geldikako baloietan ona delako. Ez zaude sekula eroso horrelako taldeen aurka", ohartarazi du.