Alavesek Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du lanak eman dizkion Portugaleteren aurka (0-3)
Coudeten jokalariek oso ondo hasi dute neurketa, 2. minutuan aurreratu baitira Carlos Vicenteren gol eder bati esker. Atsedenaldiaren ostean garaipena berretsi dute, Portugaletek bere atean sartutako gol bati esker. Toni Martinezek hirugarren gola egin du azken minutuetan.
Carlos Vicenteren jaurtiketa, Alavesen lehen gola egiteko. Argazkia: EFE
Alavesek Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketarako txartela lortu du Portugaleteri 0-3 irabazita La Florida futbol-zelaian. Portugaleteko taldeak, harmailak bete dituzten etxeko zaleen bultzadarekin, gasteiztarrei lanak eman dizkie, baina ez da nahikoa izan Eduardo Coudetek zuzentzen duen taldea gainditzeko. Prestatzaile argentinarrak urte bat bete du gaur arabarren aulkian.
Alavesek bikain hasi du norgehiagoka; izan ere, bigarren minutuan, Carlos Vicente galiziarrak pase luze bat kontrolatu du Portugaleteko area barruan, eta jaurtiketa aparta egin du, 0-1ekoa egiteko.
Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, talde babazorroa apur bat erlaxatu da eta Portugaletek berdinketa lortzeko aukeraren bat edo beste izan du. Gasteiztarrek 0-2koa egiteko abagune argia izan dute, baina Ibon Gonzalez Portugaleteko atezainak Toni Martinezen jaurtiketa oinarekin aldendu du. Beraz, markagailua ez da gehiago mugitu atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatian, aurrelari babazorroak gola sartzeko beste aukera bat izan du Ibon Gonzalezen aurrean, baina Portugaleko atezainak oinarekin atera du berriro bere jaurtiketa.
Alavesen area barruan jokaldi polemiko bat izan ostean, talde gasteiztarraren bigarren gola iritsi da. Toni Martinezek baloi bat lapurtu du eta bere erdiraketa Portugaleteko atzelari batek bere atean sartu du. Aurreko jokaldian, epaileak txartel horia atera dio etxekoen jokalari bati, area barruan bere burua ustez botatzeagatik, baina kontaktua egon zitekeen eta penaltia adierazi.
Ia 90. minutuan Toni Martinezek ona egin du 'hirugarrenean bai' esamoldea, izan ere, bere hirugarren aukeran gola egin du, arabarren hirugarren gola eginez eta norgehiagoka itxiz.
Fitxa teknikoa:
0 - Portugalete: Ibon Gonzalez; Gonzalo Alfaro, Ander González, Oier del Cura, Gorka Tapiador (Corres, 75.m), Iñaki Recio; Iker Llamazares, Yeray Cuello (Andoni Perez, 75.m): Pedro Belar (Lete, 66.m), Gorka Crespo (Iñaki Bilbao, 82.m); eta Xabi Gomez (Alex Perez, 66.m) .
3 - Alaves: Raul Fernandez; Egoitz Muñoz, ProMoussa Diarra, Protesoni, Yusi Enriquez (Xanet Olaiz, 89.m); Vicente, Guevara (Blanco, 63.m), Guridi (Ibañez, 63.m), Aleña (Izei Hernandez, 84.m); Toni Martinez eta Mariano (Mañas, 63.m).
Golak: 0-1, 2.m: Carlos Vicente. 0-2, 71.m: Tapiadorrek, bere atean.
Epailea: Alejandro Muñiz (Galiziako Batzordea). Portugaleteko Del Curari (36.m) eta Alex Perezi (70.m), eta Alaveseko Guridiri (21.m), Marianori (34.m) eta Yusiri txartel horia atera die.
La Florida (Portugalete) futbolz-zelaia lepo bete da. 3.000 ikusle izan dira, horien arten, Alaveseko 200 zale inguru.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.