Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernika hutsarte batean, Hungariako Pecsen aurkako partidan. Irudia: EITB
Lointek Gernika Bizkaiak NKA Universitas Pecs eta Julia Reisingerova talde hungariarraren izarrarekin topo egin du berriro ostegun honetan Eurocup Women txapelketako final-hamaseirenetan, bi taldeak Multzoen Faseko lehen eta bigarren sailkatu ondoren. Talde gernikarrak kanporaketako lehen norgehiagoka aise irabazi du (62-43), markagailuan alde polita lortuta.
Gaur Malosten jokatu da joaneko partida, eta asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan (18:00etan) erabakiko da kanporaketa itzulerako neurketan.
Lehen fasean, NKA Universitasek bi norgehiagokak irabazi zizkion Gernikari, 40 minutu berdinduta egon ondoren. Azkenean, Julia Reisingerova Txekiar Errepublikako pibota (1,94 metro) erabakigarria izan zen bi partidetan.
Gaur Reisengerovak bi falta egin ditu laster, partidako lehen lau minutuetan, lehen laurden oso parekatu batean. Talde bizkaitarra ia partzial osoan zehar markagailuan atzetik izan da, baina Hungariako taldearen errenta eskasa izan denez, Olaetak azken unean sartutako hiruko bati esker Lointek puntu bat goitik joanda lehendabiziko atsedenaldira (20-19).
Bigarren laurdenean, Txekiar Errepublikako pibotak hirugarren falta egin du bosgarren minutuan. Josepovits ordezko pibotak ere bi falta egin ditu, Jankovicen lan neketsuari esker. Hegaleko serbiarra bikain aritu da lehen zatian (10 puntu eta 5 errebote). Bizkaitarrak aurretik joan dira atsedenaldira (31-26), nahiz eta lehen zatian 10 baloi galdu dituzten.
Atsedenaldiaren ostean, Reisengerovak laugarren falta egin du. Gainera, Lucas Fernandezen taldeak oso ondo hasi du bigarren zatia. Hala ere, gauzak apur bat okertu dira hirugarren laurdenaren erdian eta hungariarrek aldea murriztu dute markagailuan (41-34).
Azken laurdenean, talde bizkaitarrak partida osoan zehar egindako lan bikainari amaiera ezin hobea eman dio eta hungariar taldea bere onetik atera du. Gainera, Reisengerova kanporatua izan da faltengatik eta epaileek falta teknikoa adierazio diote hungariarren aulkiari. Lointekek 19 puntuko errentarekin itxi du partida, eta abantaila Hungarian defendatu beharko du.
Fitxa teknikoa:
62 - Lointek Gernika (20+11+10+21): Olaeta (8), Adams (9), Westerik (10), Jankovic (17), Bessoir (10) -hasierako bostekoa- Castedo (6), Krnjic (-) eta Matarranz (2).
43 - NKA Universitas Pecs (19+7+8+9): Ratkai (5), Dul (9), Torok (12), Varga (2), Reisingerova (5) -hasierako bostekoa- Olawuyi (4), Josepovits (-) eta Toth (6).
Laurdenak: 20-19, 31-26 (atsedenaldia), 41-34 eta 62-43 (bukaera).
Epaileak: James Kerry Dominique (Gibraltar), Hugo Blanco Marques (Portugal) eta Josh Bowe (Erresuma Batua). Resingerova egotzi dute faltengatik (35.m).
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Angela Salvadoresek Gernika KESBn jarraituko du datorren denboraldian
Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria
Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.