Laura Westerikek ez du Gernika KESB taldean jarraituko
Jokalari herbeheretarrak bi denboraldi eman ditu Bizkaiko taldean; IDK Euskotrenetik ailegatu zen bertara.
Laura Westerik. Argazkia: EITB.
Laura Westerik Gernika KESB taldeko hegalekoak ez du talde bizkaitarrean jarraituko, Gernikako taldeak ostegun honetan jakinarazi duen bezala.
Jokalari herbeheretarrak bi denboraldi eman ditu talde bizkaitarrean, IDK Euskotrenetik ailegatu zen bertara.
“Taldetik, lehen egunetik erakutsi duen lana eta profesionaltasuna eskertu nahi diogu. Egunerokotasunean eta taldean izan duen inplikazioak zaleekin sortu den harremana oso berezia izatea eragin du. Hemendik zorte handia opa diogu, proiektu pertsonal eta profesionaletan”, agurtu du jokalaria Gernika KESBk bere web orrialdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lucas Fernandezek ez du Gernika saskibaloi-taldea entrenatzen jarraituko
Entrenatzaile mantxatarrak taldea utziko du denboraldi amaieran, karguan hiru urte eman ondoren.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Lointek Gernikak Isabelle Bourne sinatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Australiar jokalaria Australiako ligatik ailegatu da euskal taldera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen.
Sarah Pollerosek Lointek Gernika utzi du
Jokalari alemaniarrak ez du Bizkaiko taldean jarraituko; 2025eko udan ailegatu zen bertara.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.