Lointek Gernikak Isabelle Bourne sinatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Australiar jokalaria Australiako ligatik ailegatu da euskal taldera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen.
Isabelle Bourne, Lointek Gernika taldeko jokalaria. Irudia: Lointek Gernika Bizkaia.
Lointek Gernika Bizkaiak Isabelle Bourne fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte, euskal taldeak ostegun honetan jakinarazi duen bezala. Australiar jokalari, Australiako ligatik ailegatu da talde bizkaitarrera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu sartzea eta 5,4 errebote hartzea lortu zuen.
Lointek Gernikaren arabera, Bournek lauaren eta bostaren postuetan jokatu dezake eta “bere energia eta moldakortasuna, jaurtiketarako ahalmena eta sendotasun handia” nabarmendu du taldeak. Lointek Gernikak “txapelketaren azkeneko jardunaldi hauetan laguntza handikoa” izatea espero du.