Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernika Bizkaiak irabazi du IDK Euskotrenen aurkako euskal derbia, 80-75eko emaitzarekin. Norgehiagokak bi aurpegi izan ditu. Lehen zatian, bisitariak izan dira nagusi, 15 puntuko aldea ere lortu du Azu Muguruzarena taldeak, baina bigarren zatian etxekoen erreakzioa etorri da.
Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da partidaren hasieran. Hala, lehen bost minutuetan, 4 puntuko abantaila lortu du (4-8). Ondoren, etxekoek ezin izan dute erreakzionatu, eta lehen laurdena IDK Euskotrenen aldeko 20-27ko emaitzarekin amaitu da. IDK-k ez du akatsik egin defentsan, eta sendo aritu da kontreaerasoan. Gernikako taldeari, berriz, defentsa zehaztea falta izan zaio.
Bigarren laurdenean, Azu Muguruzaren taldeak, erritmo biziagoan jokatuta, erreboteetan min handia egin du. 7-0eko partziala lortu du Donostiako taldeak lehenengo bost minutuetan, eta markagailuan 15 puntuko abantaila lortu du (20-35). Baloia oso ongi mugituta, erasoan gogor eta defentsan sendo arituta, bisitariek partida desorekatu dute, eta markagailua horren isla izan da (31-45).
Hala ere, laurdenaren azken txanpan, Gernika hobeto aritu da, eta aldea murriztu du (39-45). Gipuzkoako taldea 7 puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (41-48).
Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia aldatu egin da, eta Lointek Gernika Bizkaia puntu bakarrera gerturatu da (49-50). Defentsa sendotuta eta partidaren erritmoa ezarrita, Lucas Fernandezen taldea markagailuan asko hurbildu da (56-58). Azken laurdenari berdinketarekin ekin diete bi taldeek (60-60).
Azken hamar minutuetan, Angela Salvadoresen 22 puntuek hauspotuta, Lointek Gernikak partida irauli du (80-75). Garaipen horrekin, Bizkaiko taldeak arnasa hartu du, eta IDK Euskotrenek 5. porrota jarraian lortu du.
Kutxabank Araskik galdu egin du Casademont Zaragozaren aurka (76-70)
Lehen zati txarra jokatu ta gero, hirugarren laurdenean egindako defentsa onak partiduan sartu ditu arabarrak.
Markagailua berdintzea ere lortu dute, baina tamalez amaieran puntuak falta izan zaizkio Araskiri. Jaitsiera postuekin berdinduta amaituko du jardunaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.