Lointek Gernika - Flammes Carolo partida erabakigarria, gaur, zuzenean, eitb.eus eta ETB4n
Lointek Gernika Bizkaiak Flammes Caroloren aurka jokatuko du Malosten asteazken honetan Eurokopako partida, eta Bizkaiko taldeak garaipena behar du txapelketa honetako final-zortzirenetarako atariko kanporaketarako sailkapena bermatzeko. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Hamabi multzoetako lehen eta bigarren sailkatuek aurrera egingo dute txapelketan, baita zortzi hirugarren onenek ere. Lointek Gernika Bizkaia bigarren dago H multzoko sailkapenean, bi garaipen eta hiru porroteko balantzearekin; Flammesek ere balantze bera du. Lehen itzuliko neurketan, Gernika-Lumoko taldeak 50-57 garaitu zuen Frantziako taldea.
Garaipena lortuz gero, Lointek Gernika Bizkaiak hurrengo faserako txartela lortuko du; galduz gero, ordea, kanporatuta gera liteke hirugarren onenen artean sartu ezean edo laugarren izateagatik Virtus Boloniak La Roche Vendee multzoko liderrari irabazten badio.